http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Auzitegiak GUK taldearen abokatuaren jardueraren bateraezintasuna berretsi du

Getxoko Udalarekin edo bere erakunde autonomoekin zerikusia duten gaietara murrizten da sententzia hori

ELCORREO.COM

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Getxoko Udalaren aldeko epaia kaleratu du, eta beraz, 2016ko otsailaren osoko bilkuraren akordioa bermatu du. Horrek GUK taldeko aholkulari lanpostuaren eta bere kabuz abokatu lana egitearen bateragarritasuna onartu zuen, Getxoko Udalaren edo bere erakunde autonomoen gaiekin zerikusia duten gaietan izan ezik.

GUK taldeko aholkulariak jo zuen bateraezintasun horren salbuespena zela GUK Getxo taldearen eta bere zinegotzien interesen defentsa eta ordezkotza auzitegietan, udalaren edo bere erakundeen aurrean, eta errekurtsoa jarri zuen auzitegietan. Hala ere, lehenengoz Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5 zenbakiko Epaitegiak eta gero Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi dute Udalaren aldeko epaia, udal jardueraren alde, prozesu-kostuak auzi-jartzaileari ezarriz bi instantzietan.

Abokatu hori GUK Getxo taldeko aholkularia da eta talde horrek errekurritutako osoko bilkuraren akordioaren alde bozkatu zuen bere egunean. Errekurtso horren argumentuetako bat izan zen akordioa injerentzia bat zela, GUK talde politikoak antolatzeko duen eskubidean eragina zuena. Auzitegien arabera, injerentzia hori ez da existitzen, akordioa GUK taldearen (parte interesatua) aldeko botoarekin onartu zelako, eta alde bozkatu zuenean ez zuela hori injerentziatzat hartu.

Udal Gobern taldeak nabarmendu du bi epaien irmotasuna GUK Getxoko aholkulariaren erreklamazioak gaitzestean, eta udal zerbitzu juridikoen irizpidea berrestean. Auzitegiek aipatutako udal taldearen inkoherentzia uzti dute agerian, alde batetik, osoko bilkuraren aipatutako akordioaren alde bozkatu zuelako, eta jarraian horren kontra egin zuelako auzitegietan.

Fotos

Vídeos