http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Autoan erretzen duzu haurrak zurekin dihoazenean?

Gizon bat, kotxean erretzen.
Gizon bat, kotxean erretzen. / Francis J. Cano

Hamar pertsonatik bederatzik begi onez hartuko lukete autoan umeen aurrean erretzearen debekua. Zenbait herrialdetan indarrean dagoen neurria da jada

JAN ECHEVARRÍABilbao

Azken hamarkadan tabakoa erretzearen aurkako neurri asko hartu dira. Sinestezina iruditzen zaigu iraganean tripulatzaileek hegazkinetan erretzen zutela entzuten dugunean eta urrun geratzen zaigu ere toki publikoetan pertsona bat zigarroa pizten ikustea. Egia esanda, hartu diren neurri guztiak kontutan hartuta, harritzekoa da oraindik kotxean erretzea debekatuta ez egotea. Gehien bat, gidatzen dugunean, hori ekintza arriskutsua baita.

Ez da berdina gertatzen, zenbait herrialdetan, non auto bat gidatzen duzun bitartean erretzea debekatuta dagoen, batez ere bidarien artean haurrak baldin badaude. Espainiar estatuan ez dago horrelako debekurik, baina egia da gidari batek baino gehiagok isuna jaso duela erretzen zihoala; ez erretzeagatik, baizik eta zigarroaren kontura arreta galtzeagatik. GPS-a edota telefonoarekin gertatzen den moduan, hain zuzen ere. Bidaiariaren osasuna, beraz, ez da aintzat hartzen isunak jartzeko orduan, nahiz eta horien artean adin txikikoak egon.

Eta zer uste du gizarteak horren inguruan? Universitat Internacional de Catalunyak egindako ikerketa baten arabera, Espainiar estatuko biztanleen %90 neurri horren alde egongo lirateke. Izan ere, euren ustez etxea eta autoa dira haurrak tabakoaren eragin kaltegarritik bereziki babestu behar diren tokiak. Hori da, hain zuzen, UIC-ko Medikuntza eta Osasunaren Zientzien Fakultateko zeinbait ikertzailek egindako lanen ondorio nagusietako bat. Lanak biltzen du, halaber, jendeak bere kabuz hartzen dituen neurriei buruzko iritzia. Ondorio nagusiak 'Environmental Research' aldizkarian argitaratu dira.

Espainiar estatuko legediak gune publiko eta lan esparru itxietan erretzea debekatzen du, baita haurrei zuzendutako eremu irekietan ere. Hala eta guztiz ere, batere babesik gabe uzten ditu etxebizitzak eta autoak bezalako eremu pribatuak. Kontuan izan behar da, gainera, adin txikikoek denbora asko igarotzen dutela etxean eta gurasoen autoetan eta, horrenbestez, erretzaile pasibo bilakatzeko arrisku handia dutela.

«Ikerketaren emaitzek erakutsi digute jendeak oso argi dauzkala tabakoak erretzaile pasiboen osasunean dituen eragin kaltegarriak, batez ere haurren kasuan», adierazi du ikerketa zuzendu duen José M. Martínez-Sánchez irakasleak. Hori dela eta, «helduen %90 autoetan erretzea debekatzearen alde daude, bidaiarien artean haurrak daudenean. Bestalde, %80k neurriak hartzen dituzte etxean tabakoaren kontsumoa murrizteko». Eta zuk, zure semearen aurrean erretzen duzu ere bai?

Fotos

Vídeos