Borrar

Aurtengo Gasteizko 'Txotxongilo txoroak' programa uztailaren 8an hasiko da

Euskadi, Katalunia, Valentzia, Gaztela eta Leon, Andaluzia eta Madrilgo konpainiak arituko dira

Paul Picado

Martes, 12 de junio 2018, 23:48

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurtengo 'Txotxongilo txoroak' programa uztailaren 8an hasiko da, eta bertan, Euskadi, Katalunia, Valentzia, Gaztela eta Leon, Andaluzia eta Madrilgo konpainiak arituko dira. Guztira 10 konpainia izango dira eta 11 ikuskizun adieraziko dituzte. Euskadiri dagokionez, bi lan izango dira: alde batetik, 'Jule', uztailaren 22an, eta bestetik, 'Chef Nature', abuztuaren 26an.

'Jule' lana Hortzmuga konpainiak ekarriko du, eta esan bezala, uztailaren 22an izango da, Buruileria Plazan, 19.00etan. Ordubete inguruko ikuskizuna izango da, euskaraz. Erdi eraitsita dagoen eraikin batean agertuko dira pertsonaia guztiak: eraikina utzi nahi ez duen maizterra, betetzeko dauden amets bat edo batzuk, egunez amesten duen eta familia bat bilatzen ari den obra zaindaria, eta bere familia ahaztu zuen eta dagoeneko amesten ez duen biloba.

Bestalde, 'Chef Nature' Markeliñe konpainiarena da. Abuztuaren 26an izango da, Santa Maria plazan. Euskaraz ere izango da eta ordubete inguruko iraupena izango du. Aire zabalean dagoen jatetxe bat da, naturaz eta irudimenez betea. Hara bazkaltzera joaten direnek telefono mugikorrak alde batean utziko dituzte naturarekin lotuago egoteko. Horrela, askotariko menua hartuko dute, artisau-menua, terapeutikoa eta dibertigarria.

Gainerako saioak uztail eta abuztuko igandeetan egingo dira, baina uztailaren 14an eta 28an larunbatean ere egingo dira. Hirigune Historikoko plazetan eta hiriguneko oinezkoen eremuan nagusiki izango dira, eta aurten, nobedade gisa, formatu txikiko bi ikuskizun egingo dira abuztuaren 12an Arriaga parkean. Programa osoa hemen ikus daiteke.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios