http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aukeratu dituzte 'Villa de Amurrio 2017' argazki-lehiaketaren XXXVIII. edizioko irabazleak

Jesus Rolanek aurkeztutako argazki bat /Jesús Rollán
Jesus Rolanek aurkeztutako argazki bat / Jesús Rollán

Jesus Rollan Campelok egindako bilduma, “Retratos de Amurrio” izenekoa, izan da garaile

SERGIO EGUÍA

Jesus Rollan Campelok egindako bilduma, “Retratos de Amurrio” izenekoa, izan da garaile Amurrioko Udalak antolatzen duen argazki-lehiaketako aurtengo edizioan.Irabazleak 800 euro eta garaikurra jasoko ditu.Bigarren postua “Puertas de Amurrio” obrak irabazi du. Egilea Manu Barreiro Rodríguez da, eta 200 euro eta garaikurra jasoko ditu.

Gai libreko kategorian, Diego Pedra Benzalen “Tierra” lana goraipatu du gehien epaimahaiak.Saria 400 euro eta garaikurra dira.Bigarren sariaren irabazlea Oskar Gaskón Marañón da, “Indios en el tren” lanaren egilea. Saria 200 euro eta garaikurra dira.

Edizio honetan 46 bilduma aurkeztu dira lehiaketara; horietatik 36 gai librean lehiatu dira, eta beste 10 udalerriari buruzkoak izan dira.

Irailaren 8an sari banaketa izango da. Eta baita lehiaketara aurkeztu diren lanen erakusketaren inaugurazioa ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos