http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Aukeran' dantza konpainiak 20. urteurrena ospatuko du Arriaga Antzokian

'Aukeran' dantza konpainiako dantzariak./Iñaki Andrés
'Aukeran' dantza konpainiako dantzariak. / Iñaki Andrés

Dantzariek urtarrilaren 7an aurreko lanei begirada berriztatzailea eskaintzen dion ikuskizuna interpretatuko dute

IZASKUN MOYANO

'Aukeran' dantza konpainiak 20 urte bete ditu eta ospatzeko ikuskizun berezia eskainiko du Arriaga Antzokian. Orain arte burututako ibilbidean zehar interpretatuko obra ezagunenak dantzatuko dituzte oraingoan ere, baina hauei guztiei begirada berria emango diote.

Ainhoa Aierbe zuzendari lanetan arituko da, eta Mixel Ducai musika arduraduna izango da. Biek ala biek, ikusleak aho bete hortz utziko dituen proposamen eszeniko dotore eta zaindua garatu dute. Aurkezpen data, datorren urtarrilaren 7a izango da, Gabonetako oporren ostean, hain zuzen ere. Arratsaldeko 19.00tik aurrera, Arriaga Antzokira hurbiltzeko asmoa duen edonorentzat izango da ikusgai ikuskizun paregabea.

'Aukeran 20 urte' atzera begiratzeko gonbidapena luzatzen duen proposamena da. Baina era berean, gaurkotutako begirada berria eskaintzen die konpainiak interpretatu dituen azken hiru ikuskizunei: ‘Gernika’, ‘Geltokia’ eta ‘Maurizia’, hurrenez hurren. Ehunka emanaldi eta entseguetan milaka dantzari, zuzendari, tekniko, jostun, etab…- en artean burututako talde lanaren isla da. Eta ibilbidea kontuan hartuta, publikoak gogo biziz txalotuko du emaitza.

Dantza konpainiak, Edu Muruamendiaren aginduetara egingo du lan, tradizionala eta garaikidearen arteko erlazio eta orekan ikertzeko eta sakontzeko ideia aintzat hartuz. Berezkoa duen kultur identitate aberatsetik abiatuz, eta proposamen artistiko berritzaileetan arakatuz eta tartekatuz burutu dute dantzariek beraien ibilbidea. Esperimenta-zioaren bidezko eguneratze horretan, ikuskizunak biltzen dituen elementuak, koreografien, musiken, eszenaratzearen, argiztapenaren edota janzkeren berriztatzeak, zerikusi handia izan du.

Ikuskizunaz gozatzeko sarrerak dagoeneko salgai daude 8,50 eta 24 euro artean. Hauek, antzokiko webgunean, telefono bidez, edota txarteldegian eskura daitezke.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos