http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Atzerrian hizkuntza ikastaroak burutu nahi?

Bi ikaslek hitz egiten dute klasera sartu baino lehen./J. Herreros
Bi ikaslek hitz egiten dute klasera sartu baino lehen. / J. Herreros

DBH 3 eta 4. Maila eta batxilergoko ikasleek ingelesa, frantsesa eta alemaniera ikasteko aukera paregabea izango dute

IZASKUN MOYANO

Egun, asko dira etxetik alde egin eta atzerrira joaten irrikaz dauden gazteak. Erasmus bezalako programen arrakastak hizkuntza ezberdinak ikasteko gogo bizi piztu du nerabeengan. Hori dela eta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak argitaratu berri ditu atzerrian ingeles, frantses edo aleman ikastaroak egiteko 533 plaza. Unibertsitatera behar bezala prestatuta hel daitezen, oraingo honetan DBH 3. eta 4. mailetako ikasleei nahiz Batxilergoko lehen eta bigarren mailatako ikasleei zuzenduak dira ikastarook. Beraz, atzerrira joan nahi duen orok hilabeteko epea izango du eskaerak aurkezteko, datorren azaroaren 24ra arte, hain zuzen ere.

Hezkuntza Sailak 847.038 euro bideratuko ditu deialdi honetara. 533 plaza horietako bat eskuratu nahi duten ikasleek bete beharreko baldintzak, honako hauek dira: nerabeak aukeratutako hizkuntzan (ingelesa, frantsesa edo alemana) gutxienez 7 puntuko nota eskuratu behar izan du aurreko ikasturtean, eta bataz besteko nota eta hautatutako hizkuntzan jasotako notaren arteko batuketan 16 puntu edo gehiago lortu behar ditu. Horrez gain, ikasleak eskatzen duen plazari dagokion hizkuntza ikasia izan behar du aurreko bi ikasturteetan. Hots, hizkuntza jakinaren gainean ezagupen pixka bat izan behar du. Azkenik, ezinbestekoa da 2018. urtean gehienez ere 19 urte izatea atzerrira joatekotan den ikasleak.

Plaza bakoitzak, hainbat gastu hartzen ditu barne. Beste batzuen artean, joan-etorriko bidaia Euskadiko hiru hiriburuetako batetik ikasleak egonaldia egingo duen herrialderaino, bidaia-asegurua, hizkuntza-ikastaroaren matrikula, eskola-materiala, ostatua, mantenua eta ikastaroa emango den zentrorako hiri-garraioa. Aipatzekoa da plazen banaketa egiterakoan, kontuan izan direla bai ikaslearen hezkuntza-maila, eta baita familiaren egoera ekonomikoa ere.

Plazaren bat egokitu zaien ikasleek ezinbestekoa izango dute dagokion ordainketa egitea. Lehen tartean daudenek, 170 euro ordaindu beharko dituzte, eta bigarren tartekoek 680 euro. Lehen tartean sartzen dira aurreko ikasturtean ikasketa-beka jaso zuten ikasleak, eta bigarrenean aldiz, aurreko ikasturtean bekarik jaso ez zutenak joango dira.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos