http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Atxilotuta indarra erabiliz lapurreta egiteagatik Laudion

Beste pertsona bat ikerketapean geratu da

ELCORREO.COM

Laudioko Ertzain-etxeko agenteek 19 urteko mutil bat atxilotu zuten asteazken arratsaldean Laudion bertan, Amurrioko gazte-lokal batean lapurreta egitea leporatuta. Bestalde, 16 urteko adingabe bat ikerketapean geratu da, beste gazteari lapurretan laguntzeagatik.

Lapurreta uztailaren 7an, gaueko hamarrak eta erditan, gertatu zen Amurrion gazte-talde batek aisialdirako erabiltzen duen lokal batean. Ordu horretan, bi mutil lokalera hurbildu ziren, eta bat atean geratu zen, barruan zeuden gazteei kanpora ateratzen ez uzteko, eta bestea barrura sartu zen, eta eraso egingo ziela mehatxu eginez zeukaten dirua ematera behartu zituen.

Une horretan 14 urtetik 16 urtera bitarteko hainbat adingabe zeuden lokalean, eta behin lapurrek alde egin ondoren Ertzaintzari jakinarazi zioten gertatutakoa.

Ikerketaren ardura hartu zuten ertzainek atzo, asteazkena, Laudion aurkitu eta identifikatu zituzten bi lapurrak. Agenteek arrastatu egin zuten 19 urteko gaztea lapurreta-delitua leporatuta, eta 16 urteko adingabearen aurka eginbideak hasi zituzten, eta ikerketapean geratu zen lapurretan parte hartzeagatik.

Bestalde, Ertzaintza ikertzen ari da bi gazteok eskualdeko herrietan adingabeei lapurreta egiten aritzen den banda bateko kideak ote diren.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos