http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Atxilotua bi gazteri lapurtzeagatik Sopelako Errekagane plazan

Lapurretako batek ganibeta erakutsi zien bere biktimei eta zeramaten baliozko guztia eman ziezaieten agindu zien

ELCORREO.COM

Lapurreta bat beti izaten da kontu desatsegina. Are gehiago, horretan inplikatutakoak adingabekoak direnean. Hori izan da asteburu honetan Sopelan gertatu dena. Getxoko Ertzain-etxeko agenteek 16 urteko gazte bat atxilotu zuten igande arratsaldeko lehen orduan, larderia erabilita egindako lapurreta-delituaren akusaziopean. Ustez, atxilotutako adin txikikoak ganibet batez mehatxu egin zion beste adin txikiko bati Sopelan, telefono mugikorra lapurtzeko.

Joan den ostiralean, Getxoko Ertzaintzak jasotako salaketa baten arabera, bi gaztek bi adin txikikori lapurtu zieten Sopelako Errekagane plazan.

Salaketan adierazitakoaren arabera, lapurretako batek ganibeta erakutsi zien bi gazteei, eta zeramaten baliozko guztia eman ziezaieten agindu zien. Gazteek gainean zeramatena eman zioten eta haietako batek telefono mugikorra eman zienean, lapurrak eta haren lagunak lasterka ihes egin zuten bertatik.

Ertzaintzak gertatutakoaren berri izan zuenean, ikerketa abian jarri, eta ustezko lapurraren nortasuna jakin zuen. Une horretan, lapurraren nortsauna argi zeukatela, agenteek ustezko lapurra aurkitzeari ekin zioten.

Eta larunbatean, arratsaldeko lehen orduan, ikerketa guztiak aurrera eraman ostean, agenteek aipatutako gaztea Leioako Metro geltokian aurkitu zuten. Ertzainek susmagarria behar bezala identifikatu zuten eta bidezko egiaztapenak egin ostean, atxilotu zuten larderia erabilita egindako lapurreta-delituaren akusaziopean. Hori dela etam polizia-dependentzietara eraman zuten.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos