http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Zurekin

Atxilotua Getxon zaintzen zuen emakumeari bitxiak eta 9.000 euro lapurtzeagatik

Hortaz aparte, emakumearen bankuko txartel batekin dirua atera zituela salatu zuten

ELCORREO.COM

Getxoko Ertzain-etxeko agenteek 27 urteko emakume bat atxilotu zuten astelehen goizean Getxon bertan, iruzur eta lapurreta delituak leporatuta. Antza denez, susmagarriak 9.000 euro inguru eta bitxiak lapurtu zizkion zaintzen zuen emakumeari.

Azaroaren 9an gizon batek salaketa bat jarri zuen Ertzaintzaren polizia etxean, bere amaren, adineko emakume baten, etxetik diru-kopuru jakin bat desagertu zela salatuz. Hortaz aparte, emakumearen bankuko txartel batekin dirua atera zutela ere esan zuen salatzaileak, nahiz eta emakumea ezin zen ohetik jaiki gaixotasun larri batek jota. Modu horretan 9.000 euro inguru atera zituzten. Nahikoa ez balitz, emakumearen etxetik hainbat bitxi ere desagertu ziren, besteak beste, belarritakoak eta eskumuturrekoak.

Horren guztiaren aurrean Ertzaintzak abian jarritako ikerketaren ondorioz, dirua eta bitxiak emakumearen zaintzaileak hartu zituela jakin ahal izan zuten.

Ikerketaren arduradunek, besteak beste, egiaztatu zuten ustez lapurtutako hainbat bitxi Getxo inguruan urre salerosketan aritzen diren hainbat saltokitan saldu zituztela.

Horregatik guztiagatik, eta dagozkion frogaketak egin ondoren, ertzainek astelehen goizean atxilotu zuten Getxon bertan emakumearen zaintzailea, 27 urteko emakumezkoa, iruzur eta lapurreta delituak leporatuta, eta polizia-dependentzietara eraman zuten.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos