http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Atxilotua alkohola eta kokainaren eraginpean gidatzeagatik Romon

35 urteko gizonezkoak, 0,56mg/l eman zuen, hau da, baimendutako alkohol-tasa baino bi aldiz handiagoa

ELCORREO.COM

Ohiko gauza bilakatu da errepideko kontroletan alkohola edota beste drogak kontsumitu dituzten gidariak erraz topatzea. Zalantzarik gabe, ezinbesteko kontua da halako probak egitea. Izan ere, inork ez du zalantzan jarriko drogek istripu asko eragiten dituztela, kontsumitu dituztenak ez baitituzte erreflexuak berdin mantentzen eta errazagoa baita arreta galtzea errepidean autoa, kamioia edota motorra gidatzen dugun bitartean.

Gauzak horrela, Getxoko Udaltzaingoak 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuen asteartean, bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita, edari alkoholikoen eraginpean gidatzeagatik eta gainerako drogen proban positibo emateagatik.

Astearteko 18:20ak aldera, udaltzainak Romora joan ziren trafiko istripu batez arduratzeko. Bertan, kotxe batek geldirik zegoen beste bat kolpatu zuen eta horrek, kolpearen eraginez, hirugarren ibilgailu batekin talka egin zuen. Horren ondorioz, Udaltzaingoa istripua gertatu zen tokira hurbildu zen.

Bertara iritsi bezain pronto, istripua eragin zuen gidaria edari alkoholikoen eraginpean zegoela ikusi zuten eta alkohol-proba egin ostean, 35 urteko gizonezkoak, 0,56mg/l eman zuen, hau da, baimendutako alkohol-tasa baino bi aldiz handiagoa.

Gainera, aipatutako gidariari hartutako listu-laginean, kokainan positibo eman zuen. Horregatik guztiagatik, atxilo eraman zuten bide segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita; polizia-eginbideak bideratu dira eta Getxoko Guardiako Epaitegira bidaliko dituzte.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos