http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Athletic-ek badu bere Monopoly joko propioa

Athletic-ek badu bere Monopoly joko propioa

Kaleen ordez une eta toki historikoak ditu eta etxe eta ostatuak harmaila edota zelaietan bihurtu dira

IZASKUN MOYANO

Nork ez du sekula jokatu Monopoly joko mitikoan? Bibotedun gizona buru duen denbora-pasa etxe guztietan nagusi izan da 90. hamarkadan. Etxeak eta ondasunak saldu eta irabazi daitezke joko ezagun horretan. Badago bertan gezurrezko bankua eta parte hartzaileek dado baten esku utziko dute beraien zoria. Baina oraingo honetan Eleven Force enpresak jokoaren bertsio berezi bat atera berri du: Athletic-en Monopoly-a.

Edizio honetan aurreko bertsioekin alderatuta elementu ezberdinak aurki genitzake. Kaleen ordez futbol taldeak bizitako une eta izandako leku historikoak ditu. Batik bat, San Mames futbol zelaia, Lezamako instalazioak, lehendabiziko Ligako titulua, emakumezkoen taldea, etab… Horrez gain, ohiko etxe eta ostatuak harmaila eta zelaigune bilakatu dituzte.

Joko honek datozen Gabonetan arrakasta itzela lortzea espero da. Izan ere, aurkeztu bezain pronto, ehunka zale fabrikatzailerekin harremanetan jarri dira mahai gaineko denbora-pasa bat nola lor dezaketen galdezka. Baina ez Bizkaiatik soilik, enpresak adierazi duen bezala, Japonia, Australia zein AEBtik ere dei ugari jaso dituzte. Hala ere, ez da horren arraroa, talde euskaldunak mundu osoan zehar baititu jarraitzaileak.

82 urtebetetze

Monopoly ondasunen joko mitikoak 82 urte bete ditu aurten eta bere hastapenetatik hainbat milioi izan dira saldu diren bertsio ezberdinak. Beste batzuen artean, Beatles musika talde britainiarrean oinarritutakoa, Tronu Jokoa telesail ezagunari ohore egiten diona, edota Star Wars zein Eraztunen Jauna bezalako sagak nagusi dituen bertsioak.

Baina honako hau ez da Eleven Force jokoen enpresak Athletic-ekin elkarlanean plazaratzen duen lehendabiziko produktua. Horrez gain, aurrerago ere, klubeko autobus ofizialaren erreplika txikia zein San Mames futbol zelaiaren hiru dimentsioko puzzleak ere eratu eta saldu izan ditu.

Athletic Club-en Monopoly jokoa salgai da dagoeneko jostailu dendetan, online dendetan eta baita klubeko denda ofizialean ere.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos