http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Atauriko zubia berreskuratu du Irantzu Lekue artistak herrian eginiko horma irudiaren bidez

SERGIO EGUÍA

Atauriko zubitik argazki batzuk besterik ez dira geratzen. Zubi garrantzitsua izan zen Arabako mendialdean kokatutako herri honentzako eta zubiaren lehen erreferentziak 1730 urtekoak dira. Egurrezko zubi bat zegoela diote testuek eta 1737 urtean hura berregin eta egurrezko zubia harrizko zubi bategatik aldatu zela. Zubi horrek berezko nortasuna eman zion herriari, Berron ibaia zeharkatzeko bide erraz eta segurua eskaintzeaz gain. Berezko nortasun hori agerian geratzen da, besteak beste, argazkilariak herrira joaten zirenean tradizio zelako herritarrak zubi horren gainean jartzea herri argazkia bertan ateratzeko.

1890 urteko argazkia erabili du Irantzu Lekue artista garaikideak Atauriko herritarrekin batera Zubi bizia murala egiteko. Xabier Oribe, Atauri Art jaialdiko antolatzaileak azaltzen duen moduan, izenburu horren pean herriarentzta oso garrantzitsuak diren bi kontzeptu batzen direlako. Batetik, “zubia, 90. ko hamarkadaren hasieran txerriz beteriko kamioi bat pasatzen ari zela apurtu eta mila zatitan desegin zelako. Bestetik, bizia, Arabako mendialdea kulturalki eta egunerokoan bizirik nahi dugulako“. Txerrien istorioak beste berezitasun bat duela aitortzen du gainera Oribek “herrian etxe bakarra geratzen zen txerriekin eta kamioaren bidai hura zen azkena txerriak betirako kentzen zituztelako etxe horretatik ere. Txerrien azken bidai hartan gure zubia galdu genuen”.

Irantzu Lekue-k mural honen prozesu parte hartzailea burutzea beste batzuk gidatzea baino errazagoa izan dela aitortzen du. “Herriak oso argi zuen zer nolako elementuak nahi zituen ,uralean. Zubia sartu nahi zuten baita Atauri art jaialdiak eskaintzen dion bizitasuna ere. Adostasun horrek asko erraztu du lana”, azaltzen du Lekuek. Atauri 25 herritarrek osatzen duten eta “adin guztietako herritarrek parte hartu dute, herritar ia guztiek baita Maeztutik etorritako zenbaitek ere”. Proiektu honi esker, sakabanatuta dagoen landa-ingurumen honetan parte-hartzearen bidez artean sakontzea lortu da; artistak auzokoekin, eta ekimenean parte-hartzeko interesaturiko lagunekin, herria hobetu eta edertu duen artelana sortu du, baina, aldi berean, artea aitzakia, herritarren parte-hartzerako teknika desberdinak sustatu dira eta, horrela, herritarren artean harreman berriak sortzea lortu da. Atauri Art Jaialdiak eta Atauriko Administrazio Batzarrak herritarren kohesio soziala lantzeko helburuarekin erabaki zuten horma-irudiaren burutzea eta Xabier Oribek azaltzen duen moduan “Atauri bezalako herri batentzat oso esperientzia interesgarria da, 25 bizilagun gara eta hau bezalako ekimenik ez da inoiz egin”

Ostiralean abiatu da Atauri Art Jaialdia, horma irudiarekin eta eguneko egitarauarekin. “Arabako herririk txikienetako batzuetan, interes handikoa dela uste dugulako. Gure ustez, jaialdi jatorra eta herrikoia da, egitasmo xume batzuek martxan jarri zutena eta urtez urte gora egin duena; izan ere, gero eta jende gehiago izaten du”, dio Oribek. Mendialdea osatzen duten jende gutxiko eta barreiatutako herrietarako topalekua den jaialdi honen VI. jardunaldiak kale-antzerkia, umorea, zirkua eta elkarlaneko horma-irudia lotu nahi ditu.

Funes Troup zirku-taldeak “Funes Van” ikuskizuna eskainiko du Ataurin. Hurrengo egunean, larunbatean, Ataurin ere, bi ikuskizun antzeztuko dira; lehendabizi, Pez Limbo taldearen “Mamá gallina” eta geroago Quique Montoyaren “Tornillo Magic Clown” barre egiteko magia ikuskizuna. Igandean, irailak 10, zirkuak eta kale-antzerkiak Atauri hartuko dute, Malas compañías taldeak “Txatarra” aurkeztuko du. Irailaren 17an, igandean, Atauri Art Jaialdiaren lehenengo zatia Korresen amaituko da, han Bapatean taldeak “Baserriko porrusalda” edo “errezeta batean bizitza-kontakizuna” eszenaratuko du.

Bestetik, Jaialdiaren VI. edizioak Mendialdean kultura “uda gau bateko ametsa” ez izateko soilik baizik eta udazkenekoa ere izateko alde egin du. Izan ere, Atauri Art urrian, azaroan eta abenduan garatuko da. Urriaren 8an, Ataurin, Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtado ipuin kontalarien “Ezberdin bezain eder” izango da, horrez gain tailer bat burutuko da. Azaroaren 11n, Maeztuko ludotekan, Compañía la que tú me haces taldearen “Exit” izeneko soziopertsonal-antzerkia izango dugu. Abenduaren 16an Atauri Art Jaialdiaren jardunaldi luzearen amaiera Ataurin ospatuko da, bertan Chica King Kong-ek bere bakarrizketa emango digu.

Fotos

Vídeos