http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Aste Nagusian zehar 3. linea sartzeak Euskotrenen erabilera %80an gehitu du

Jende gehien bidaiatu zen eguna pasa den larunbata izan zen

ELCORREO.COM

Aste Nagusiko gauetan etxera bueltatzeko aukerarik hoberena garraio publikoa dela ukaezina da. Normalean, nahiko arina da, gutxiago kutsatzen du eta alkohola edanez gero, seguruagoa da. Jaietan metroa, autobusa edo trena dira etxera bueltatzerakoan hautatzen diren 'lagunak'. Zenbakiek hala diote.

Aurten, Bilboko Aste Nagusian zehar ia 250.000 pertsona hurbildu dira hiriburura Euskotreneko trenetan. Aurreko urtean baino 171.000 bidai gehiago dira horiek. Igoera nabargarri honen arrazoia nahiako nabaria da. Izan ere, udaberrian 3. linea estreinatu zen eta horrela Matiko, Txurdinaga, Otxarkoaga edota Zurbaranbarri auzoetako biztanleek, besteak beste, etxera metroan joateko aukera izan dute. Langileek zehaztu dutenez, 3. linea 2017an egindako bidaien %80en arduraduna da.

Txorierrik bere kopurua hobetu du, 2016an baino 26.707 bidaia gehiagorekin. Ama Zuriko eta Donostiako Aste Nagusiko jaietan gertatu den bezala, Euskotrenek Bilboko Aste Nagusian balioztatzeetan gehikuntza nabarmena izan du. Gainerako lineetan ere gehikuntzak egon dira. Linea orokorrean bidaiarien gehikuntza kopurua %10 izan zen gutxi gorabehera, eta Urdaibaiko adarrean %7.

Jende gehien egon zen eguna larunbata, abuztuaren 26a, izan zen; guztira 37.586 bidaiekin. 19.00ak eta 1.00ak bitartean bidaia hauen gehiengoa erregistratu zen.

Tranbiari buruz, Bilboko tranbian 66.500 bidaia erregistratu ziren, 2016ko Aste Nagusiarekin alderatuz gero, %4 igo da. Pio Baroja erabilera gehien izan duen geralekua izan da eta jende gehien ibili den eguna, osteguna, abuztuak 24.

Fotos

Vídeos