http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Asparrenak 2018ko aurrekontuak onartu ditu

SERGIO EGUÍA

Asparreneko Udaleko osoko bilkurak onartu ditu 2018ko aurrekontua eta datozen egunetan jendaurrean jarri eta argitaratuko da Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean. Onartutako aurrekontu proiektuak herritarrek, oposizioko talde politikoek eta Kontzejuek egindako proposamen gehienak jasotzen ditu bere baitan.

Aurrekontuetan jasotako partida adierazgarrienen artean Futbol zelai berrirako 247.103,86€, Santsaerreka kalearen urbanizazio obrekin hasteko 126.000€, eskola publikoaren berritze lanak egiteko 25.000€ edota hondakinen tratamenduan konposta bultzatzeko 15.391,61€ak aurkitzen ditugu.

Aurrekontu proiektuarekin batera 538.594,51 euroko inbertsio plan bat ere aurkeztu du Udal Gobernuak. Txelo Auzmendi Alkateak adierazi duenez, “bertan jasotzen diren inbertsioen artean, udalerriarentzat estrategikoak diren Biomasarako ezpala biltegia egiteko (247.594,54€), parte hartze prozesu baten bitartez Araiako espazio ireki bat estaltzeko proiektua (35.000€), Araiako polikiroldegi zaharra berritzeko proiektua (35.000€) eta Udalerriko Kontzejuei efizientzia energetikoan inbertsioak egiteko dirulaguntza (20.000€) besteak beste”.

EH Bilduren gobernu taldeak aurkeztutako 2018. urterako 2.976.322,60 euro jasotzen dituen aurrekontuen hasierako onarpena gauzatu da Asparrena Bidean” eta Candidatura Independiente de Asparrena udal talde independenteen babesarekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos