Borrar
Liburuaren azala.
Askatasunaren alde

Askatasunaren alde

Kepa Larrea Xabier Mina nafarraren irudia eraikitzen saiatzen da, historian izan duen partean oinarrituta

Javier Rojo

Viernes, 23 de febrero 2018, 23:45

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Kepa Larrearen eskutik bi liburu heldu dira Xabier Minaren figura aldarrikatzeko, idazlan bat non hari buruzko istorioak-eta biltzen diren, eta historia alorreko saiakeraren barruan koka daitekeen liburua, 'Mina edo libertatea!' izenburuarekin argitaratua. Azken honetan Kepa Larrea Xabier Mina nafarraren irudia eraikitzen saiatzen da, historian izan duen partean oinarrituta. Mina 1789an jaio zen, Otaon. Eta hil, 1817an hil zuten, Mexikon. Bizitza laburra, ikus daitekeenez, baina bere laburrean, bi gertakari historikoren erdigunean agertzen zaigu. Minak ospea lortu zuen frantseskadan, Nafarroako gerrillarien buruzagietako bat izan baitzen. Napoleonen soldaduen aurkako gerra horretan, Xabier Mina nabarmendu zen frantsesen gudarosteak xaxatu zituelako. Historiaren bidezidorrak bitxi xamarrak dira eta gerra amaitu ondoren bertan heroiak izandako asko traidoreen alderdira pasatuak ziren, absolutistek boterea berreskuratu eta gero.

Erbestea eta espetxea ezagutu zituen, lehenengo Frantzian eta gero Ingalaterra aldean. Eta azkenean, Mexikoren independentziaren alde borrokatzea erabaki zuen. Horretarako Ameriketara joan zen 1816an. Mexikon, Nafarroan ospetsu bihurtu zuten abildade militarrak erabiltzen saiatu zen, baina azkenean, errealisten tropek atxilo hartu eta 1817an fusilatu zuten. Ibilbide honekin askotan pertsona eta pertsonaiaren arteko mugak zehaztea zaila gertatzen da: erromantizismoak jotako abentureroa zen Mina, akaso? Kepa Larrearen saiakeran Minaren jarrera politikoa azpimarratu nahi da. Izan ere, liburuan agertzen denaren arabera, Mina errepublikazale agertzen zaigu, Espainiako monarkia absolutistaren kontrakoa, eskuzabala, liberala, eta Mexikora egin zuen espedizioaren argitan, internazionalista. Libertatea aldarrikatzen zuen gauza guztien gainetik, edonoren eta edonongo libertatea. Idazlanean pertsonaiaren alderdi publiko horretan sakontzen delarik, alderdi pribatua lausoago gelditzen da, atzemanezina izango balitz bezala.

Historiografia ofizialak baztertu nahi izan duen pertsonaia argitara ekartzeko merezimendua dauka saiakera honek, ia abentura nobela bat bezala irakurtzen den idazlanak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios