http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Asiako liztorren habien kopurua gutxitu egin da, lehenengo aldiz Araban agertu zirenetik

Arabako Foru Aldundiak 2017an Vespa velutina-ren habiak detektatzeko eta kentzeko kanpainaren balantzea egin du. Emaitza hau izan da: 268 habia detektaturik, aurreko urteko 426en aldean

I.AGOTE

Bukatu da Vespa velutina-ren habiak detektatzeko eta kentzeko 2017ko kanpaina, oso emaitza positiboa izan duena. Izan ere, Araban aurkitutako habien kopurua gutxitu egin da, lehenengo aldiz espezie inbaditzaile hau gure lurraldean agertu zenetik, hau da, 2012tik. Zehazki, iaz guztira 268 habia detektatu ziren bakarrik, aurreko urtean 426 aurkitu zirelarik. Era horretan, gelditu da duela bost urtetik hona gertatu zen hazkunde esponentziala.

Izan ere, gaur goizean Josean Galera Ingurumen Saileko foru diputatuak azaldutako datuen arabera, “2012ko lehenengo 2 habiak hurrengo urtean 7 izatera pasa ziren, 2014an 24 izan ziren eta 2015ean 170. Gehikuntza horrek gailurra jo zuen 2016an, 426 habia kendu baitziren, eta 2017an lehenbiziko aldiz gutxitu da kopurua, 268 habia kendu baitira".

Bi dira gehikuntza hori gelditu izanaren arrazoiak: liztor erregina fundatzaileak tranpaz harrapatzeko kanpaina; hori dela medio, Foru Aldundiak –Arabako erlezainen kolektiboaren laguntzaz- 6.227 ale harrapatu zituen guztira. Halaber, apirilaren azkenaldeko izotz berantiarrak ere eragina izan zezakeen espeziearen biziraupenean.

Vespa velutina, eskuarkiago Asiako liztorradeitua, espezie inbaditzailea da, eta mehatxu larria da erleentzat eta beste intsektupolinizatzaile batzuentzat.

Aldundiaren Ingurumen Sailak zuzentzen ditu espeziehorren gaineko azterlanak eta bera detektatu eta kontrolatzeko lanak. Horietan, Aldundiaren beste eremu batzuk ere lankide dira (Lurralde Oreka, Nekazaritza eta Funtzio Publikoa), Arabako foru suhiltzaileekin eta Gasteizko suhiltzaileekin batera.

Tranpak jartzeko kanpainaren arrakasta eta irakaspenak Liztor erreginak tranpaz harrapatzeko kanpaina joanzen udaberrian egin zen, La Caixa-ren Gizarte Ekintzaren diru lankidetzarekin.

Eta, horren emaitza gisa, uste baino datu hobeak lortzeaz gainera, espezie inbaditzaile hau hobeki ezagutzeko modua eman die Aldundiko teknikariei. Horrela, zehazkiago ezagutu dira erakargailua beste intsektu batzuei kalterik egin gabe erabil daitekeen egunak.

Gainera, zera nabaritu da: “Espero genuenez bestela, erlategietatik hurbil jarritako tranpak ez dira izan Asiako liztor gehien harrapatudituztenak. Aitzitik, fruta arbola sailetatik hurbil eta ibarbaso edo erreka bazterretan ale gehiago detektatu eta harrapatu ditugu”. Hala azaldu du Amaia Barredo Ingurumen zuzendariak, zeina orobat Asiako liztorraren aurkako ekintza eta kontrol mahaiaren koordinatzailea den.

2017ko kanpainaren emaitza onak ikusirik, “datorrenudaberrian berriro egingo ditugu tranpak ipintzeko lanak, kontuan izanik, gainera, iazko esperientzia pilotuan ikasitakoa, gehiago fintzen eta –hala espero dugu- espezie inbaditzaile honen hedapena geldiarazten jarraitzen lagunduko diguna”, adierazi du Barredok.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos