Borrar
Artiumek familientzako gunea ireki du astearte honetan

Artiumek familientzako gunea ireki du astearte honetan

sergio eguía

Miércoles, 27 de diciembre 2017, 23:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gasteizko Artium Museoak familientzako gunea zabaldu du astearte honetatik urtarrilaren 5era bitartean, Eguberri eta Urte Berri egunetan izan ezik, egun horietan museoa itxita egongo baita. Ordutegia ohikoa da, hots, asteartetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatean 11:00etatik 20:00etara, etengabe. Igandean, aurten Gabon eguna eta Urtezahar eguna, museoa 11:00etatik 14:00etara egongo da zabalik.

Museoaren arduradunek jakinarazi dutenez, familientzako gunean lantegi programa bat izango da, "Gure nahirik onenak" izenekoa. Bertan, askotariko tresnak eta materialak erabiliz, neska-mutilek hastera doan urterako beren nahirik onenei itxura emanez lan egingo dute, egia bihurtuko diren itxaropenez. Nahiak kutxa berezi batean sartuz joango dira, eta kutxa hori astearen bukaeran zabalduko da, abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean. Hezitzaile batek zuzenduko du lantegia, astearte honetatik larunbatera eta urtarrilaren 2tik 5era, 11:30etik 13:00etara eta 17:30etik 19:30era.

Bestalde, asteazkenetan, 18:30ean, eta igandeetan, 12:30ean, "Artium osorik" izeneko bisita gidatuak egingo dira. Gidari espezializatu batek museoan barrena eramango ditu bisitariak museoaren historia, arkitektura eta barruko aldean modu iraunkorrean instalatuta dauden artelanak ezagutarazteko. Erakusketa nagusien laburpen bat ere egingo die; hala, bisitariek beren kasa ikusi ahal izango dituzte gero.

Eguberri egunetan hiru erakusketa handi eskaintzen dizkie Artiumek bisitariei. Alde batetik, "Artea", bildumako artelan nabarmenenak biltzen dituena (Miró, Picasso, Dalí, Barceló, Cristina Iglesias, Antonio Saura, Esther Ferrer eta Marina Núñez artisten lanak, besteak beste); bestetik, "Kartografia likidoak", mexikar eta espainiar artista gazte batzuen taldeko erakusketa, egungo gizartearen zenbait alderdi aztergai dituena, eta azkenik, Santos Iñurrietaren "Ke usted lo pase bien", formatu handiko koadroekin. Gainera, zabalik jarraitzen dute "Liburutegiak tapiz gorriaren gainean" erakusketa dokumentala eta "Mirarien horma" erakusketa pedagogikoa.

Familientzako gunera eta lantegietara sartzea doakoa da, baita bisita gidatuak ere museoaren sarrera-txartela izanez gero. Asteazkenetan "Zuk nahi duzuna" tarifa ezartzen zaie bisitari guztiei, hots, bisitari bakoitzak erabakitzen du zenbat ordaindu museoan sartzeko. Tarifa hori ezartzen zaie egunero langabeei, ikasleei eta pentsiodunei. Gainera, s

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios