http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Artistei laguntzeko 'Kultura Lapikoak'

Madalenak 2017 jaietan bertoko artistei laguntzeko eta haien lanak sustatzeko helburua du ekimenak.

Ekimena kaleratu du Arrigorriagako Udaleko Kultura Sailak Madalenak 2017 jaietan bertoko artistei laguntzeko eta haien lanak sustatzeko

ELCORREO.COM

'Kultura Lapikoak' ekimena kaleratu du Arrigorriagako Udaleko Kultura Sailak Madalenak 2017 jaietan bertoko artistei laguntzeko eta haien lanak sustatzeko. Bertan, herriko idazleek eta musika-taldeek egindako liburu eta CDak sartuko dira, eta, horrez gain, beste oparitxoren bat ere bai udalaren eskutik.

Arrigorriagako Soinuarri musika elkartearen bitartez, Arrigorriagako Kultur Etxeak bertoko taldeen CDak eskuratu ditu, besteak beste: aurten Azkena Rock Euskadiko jaialdi nagusietako batean jo duen Fetitxe taldearenak, Higtlights, Nax, Compromiso Antisocial, Egarri eta Disaster Now taldeenak edo Neguko kantak, Artizarra Musika Eskolarenak.

Musikaz gain, udal-liburutegiaren laguntzari esker, tokiko idazleek egindako lanak egongo dira lapikoetan, hala nola Juan Lekue Goikuriaren 'Luciérnaga', Elena Barrenetxearen 'El robo del laberinto', institutuko ikasleen Maite minez III, amodiozko gutunak, Martin Abrisketaren 'La lengua de los secretos' eta Alberto Ruiz de Azuaren Alcaldeando.

Kultura Lapikoak Arrigorriagako A dúo dendan egongo dira ikusgai, eta uztailaren 25ean egingo den Gastronomia Txapelketako sari gisa banatuko dira. Bestalde, egun berean Folklore Jaialdira bertaratuko diren taldeentzako oparia izango dira.

Fotos

Vídeos