Borrar

Artista berrien 31 proposamen, asteburuan, Getxoarte aretoan

elcorreo.com

Jueves, 16 de noviembre 2017, 23:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Getxoarte aretoak artista berrien 31 proposamen bilduko ditu gaurtik igandera arte. Areetako Geltokia plazan izango den karpan artista berrien 31 proiektu eta baita hainbat jarduerez osaturiko egitaraua izango dira, Getxoko Kultur Etxeak jakinarazi duenez.

Getxoarte 2017 bost programatan banatuko da. Programa Orokorrak ordezkaritza komertziala ez duten diziplina anitzeko artisten 31 proposamen hartuko ditu, banaka zein taldeka. Parte hartuko duten artistak bertokoak zein kanpokoak dira.

Bitartekaritza Programaren eskutik publiko anitzetara zabaldu nahi da artearen mundua zenbait jarduerez baliatuta; esaterako, helduentzako bisita gidatuak eta tailerrak. Haurrentzako tailerrak ere izango dira Getxoarten eta horien bitartez gaztetxoek era ludikoan sorkuntzaren mundua ezagutu dezaten nahi da. Halaber, aurten, ahalegin bereziak egingo dira erretiroa hartutako adineko pertsonak artearen mundura erakartzeko eta, antolatutako jardueren bitartez, irakasteaz gain, beren esperientzia eskaintzeko aukera izango dute.

Programa Hedatuan artearen ekoizpenaren mugak luzatu eta elkarlotzen dituzten sei proiektu izango dira, Estatuko espazio eta bitartekaritza proiektuen lankidetzari esker. Laborategi Programan, arte garaikideak teknika grafikoaren eta inprimaketaren munduan nolako lekua izan dezakeen ikusteko aukera izango dute bisitariek, eta Programa Eszenikoak erakutsiko du nola uztartu daitezke arte garaikideak eta diziplina eszenikoak.

«Gune irekia»

Aurreko urteetan bezala, artista gonbidatua ez da faltako aurtengo Getxoarten: Ibor Garagarza. Aretorako bereziki eginiko proiektua garatuko du eta programa orokorrean parte hartuko du. Sortzaileak «lan aipagarria» egin du azken urteetan, eta primeran ezagutzen du azoka, aurreko edizio batean bere lanak erakusteko hautatua izan baitzen.

Getxoarte «gune irekia» dela nabarmendu dute bere arduradunek, «zeharkakoa eta aldakorra, eta helburu hezigarri eta eraldatzailearekin». Hori dela eta, zenbait ekimen garatu ditu Getxoartek, esate baterako, Artaza-Romo Bigarren Hezkuntzako Institutuan egiten diren #extraescolar tailerrak. Tailer horiek Arte Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago eta horien bitartez arte praktika garaikideak hurbildu nahi zaizkie gazteei.

Halaber, Getxoartek beste erakunde eta ekimenekin jarduten du elkarlanean, hala nola Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU), Azkuna Zentroarekin, Nazioarteko Grabatu Jaialdiarekin eta Artium museoarekin. Gasteizko museoarekin batera Getxoarte-Artium saria sortu da, 2.000 euroko zuzkidura ekonomikoa izango duena. Epaimahai batek Getxoarte aretoaren bilduman gordeko den lana hautatuko du, eta, Artiumekin finkaturiko hitzarmenaren bitartez, bertan erakusgai izango da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios