http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

‘Artea eta espazioa’ uztartuko dira Guggenheim Museoan izango den erakusketan

‘Artea eta espazioa’ uztartuko dira Guggenheim Museoan izango den erakusketan

Nazioarteko artisten 100 lanek osatzen dute azken sei hamarkadetako abstrakzioaren historia islatzen duen bilduma

IZASKUN MOYANO

Esanguratsua izan zen oso 1969. urtea artearen munduarentzat. Euskal sortzaile batek mugak pasatu eta nazioarteko izen handi batekin elkarlanean aritzeko xedea bete zuen. Eduardo Chillida artisitari buruz ari gara, noski. Donostiarrak Martin Heidegger filosofoarekin batera Artea eta espazioa izeneko liburua argitaratu zuen. Lan hau bilduma bilakatuta Bilboko Guggenheim Museoan izango da ikusgai datorren abenduaren 5etik 2018ko apirilaren 15era arte.

Erakusketa horretan nazioarteko artistek egindako 100 lan baino gehiago daude, azken sei hamarkadetako abstrakzioaren historiaren gaineko berrirakurketa eskaintzen duelarik. Era berean, Guggenheim Museoaren XX. urteurreneko programaren barnean, eraikinak duen gaitasun nekaezina omentzen da, espazio ikusgarri eta garai moderno eta garaikideetan funtsezkoak diren sorkuntza- lanen artean elkarrizketa bakarrak sorrarazten dituelarik.

Heideggerren «artelana espazioaz nola jabetzen den» eta «espazioak artelana nola zeharkatzen duen» aipuei jarraiki, artearen bidez lekua eta arkitektura ospatzeko gunea eskaintzen du erakusketak. Izan ere, espazioen eta bolumenen nahiz sormen plastikoaren eta pentsamendu filosofikoaren artean sortzen den elkarrizketa aztertzeko aukera ematen du. Historikoki eta geografikoki konplexua da eta mendebaldeko testuingurutik haratago doa; hainbat diziplina baliatzen ditu, praktika garaikideetan etengabe berragertzeko.

Erakusketa osatzeko honako artista hauek laguntza eskaini dute, beren testuekin eta dokumentuekin: Peter Halley, Marcius Galan, Agnieszka Kurant, Asier Mendizabal, Bruce Nauman, Damián Ortega, Sergio Prego, Alyson Shotz, Lee Ufan eta Zarina. Hauez gain, Sara Nadal-Melsió idazle eta filosofoak eta Manuel Cirauquik, erakusketaren komisarioak, ere egin dute euren ekarpena. Gainera, aipatzekoa da Ernesto Netoren Burbuila zuria lana, artistak berriki Guggenheim Museoaren Bildumari dohaintzan emandakoa, lehen aldiz egongo dela publikoarentzako ikusgai erakusketa horretan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos