http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Arte garaikidea eta Guggenheimena ezagutu, bizi eta esperimentatzeko modu berriak

Arte garaikidea eta Guggenheimena ezagutu, bizi eta esperimentatzeko modu berriak

Museoak gazteei zuzenduriko lankidetza proiektu berritzailea aurkeztu du Google Arts & Culture-kin batera

IZASKUN MOYANO

Artea ikusteaz gain ba al dago beste egitekorik museo batean? Ba, bai! Guggenheim Bilbao Museoan, hain zuzen ere, lehen pertsonan egiten diren paseo interaktiboak, film labur baten grabaketan parte hartzeko aukera edota txoko ezkutuenak deskubritzeko abagunea eskaintzen dira webgune baten bidez. Frank Gehryren eraikinak 20 urte betetzen ditu aurten eta hainbat ekintza berritzaile burutu dira.

Honetarako, lankidetza proiektu berria sinatu dute museoak eta Google Arts & Cultururek bereziki gazteei zuzendutako ekimen baten bidez. Hilabeteetan lanean aritu ondoren, emaitza ikusgarria atera da. Izan ere, teknologiak garrantzia handia izango du eoaren erabiltzaileen, bisitarien eta erakundearekin lotura duen edonoren esperientzia berrasmatzeko.

Alde batetik, Guggenheim Bilbao Museoan grabitatea plegatzen film laburrak arkitekturak Guggenheim Bilbao Museoaren identitatean duen garrantzia nabarmentzen du. Ikus-entzunezko pieza horretan, hiriesploratzaile bat eta free runner bat eraikineko teilatu eta azalera ezberdinetan zehar dabiltza, Gehry-ren eraikina inoiz ikusi gabeko irudietan atzemateko. Trashhand argazkilari estatubatuarra, eta Johan Tonnoir, mundu mailako aditua free running delakoan. Hots, akrobazia eta atletismoa batzen dituen diziplina.

Horrez gain, Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako Maisulanak erakusketan biltzen dira haren funts artistikoak osatzen dituzten pieza garrantzitsuenetako batzuk. Besteak beste, Guggenheim Bilbao Museoaren eraikuntza-pasarteak erakusketak ikuspuntu poetiko batetik kontatzen du Museoaren eraikuntza, Aitor Ortizen argazki-hautaketa baten bidez, eta ikuslea espazioen barruan kokatzea du helburu, hark argazkia fisikotasunetik esperimenta dezan.

Bestalde, artelanetan giza begiak orain arte hauteman ezin izan dituen xehetasunak atzemateko Googlek bereziki garatu duen kamera fotografikoari esker, Guggenheimen webgunean sartzen direnek 4 artelanez gozatzeko aukera izango dute, bereizmen handian. Besteak beste, Mark Rothko, Yves Klein, Clyfford Still eta Robert Motherwellen maisulanez, hain zuzen ere.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos