Borrar

Arropak ondo kontserbatzen ikasi nahi duzu?

Kontserbazioan aditua den Soledad Santisteban Villanuevak emango du ikastaroa azaroaren 29an, Bilboko Euskal Museoan

elcorreo.com

Martes, 14 de noviembre 2017

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arropak behar bezala kontserbatzea oso garrantzitsua da eta abantaila asko eskaintzen ditu zalantzarik gabe. Gauzak horrela, Bilboko Euskal Museoak arropak kontserbatzen ikasteko doako ikastaro teoriko-praktiko bat antolatuko du, azaroaren 29an.

Antolatzaileek adierazi dutenez, prebentziozko kontserbazioan aditua den Soledad Santisteban Villanuevak emango du ikastaroa arratsaldeko 19:00etan, interesdunek arropa behar bezala kontserbatu deaten, 'Frivolite. XVIII. Mendeko jantziak' erakusketan.

Eta zer nolako gauzak irakatsiko dizkiete bertara hurbiltzen direnei? Argi izan behar dugu oihalak kontserbatzeko ardura betidanik existitu dela, erabilerak, txarto biltegiratzeak, parasitoek eta zuntzak apurka narriatzeak pieza erabat hondatzea baitakarte epe luzera. Hori guztia ekiditeko gakoak eskainiko zaizkie, beraz, bertara hurbiltzen direnei.

Aintzinako praktikak berriro hartu

Tradizioan, oihalak kontu handiz zaindu izan dira, ahalik eta denbora luzeagoan erabiltzeko; beraz, jantziak erabili eta botatzeko ohiturak ez du zertan ohikoa izan. Gauzak horrela, antzinako praktikak berriro hartu eta egungo prozeduretara egokitzen badira, egungo jantziak luzaroago erabili ahal izango dira. Hori lortzeko gakoak ikasiko dituzte parte hartzaileek.

Oraingoan, Bilboko Euskal Museoak aukera emango du norberaren arropa zaintzen ikasteko. Ordubeteko doako ikastaroak alderdi teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu. Esan bezala, interesdunek hitzorduaz gozatu ahal izango dute azaroaren 29an, 19:00etan, museoaren Kontsulatu aretoan. Anima zaitez inskripzioa egiteko 94 415 54 23 telefono zenbakira deituz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios