http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Arrigorriagako udala, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde

Kontseilua andrak ahalduntzeko beste tresna bat izango da, beraien gaitasunez jabetu eta laguntzeko

IZASKUN MOYANO

Arrigorriagako Udalak Berdintasunerako Udal Kontseilua sortu berri du. Organo horren bitartez, bide eman nahi du Arrigorriagako hainbat esparrutan –hala nola kultura, politika, ekonomia eta gizartea–, berdintasuna sustatzen duten erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean aritzeko eta parte hartzeko. Erabaki horrek aurrerapausoa dakar udalak elkarteekin eta gizarte-eragileekin duen koordinazioan, orain dela hamar urte baino gehiago hasitakoa.

Berdintasunerako Kontseilua giltzarri izango da gure udalerrian emakumeen parte-hartzea sustatzeko; izan ere, emakumeak ahalduntzeko beste tresna bat izan nahi du, hau da, euren gaitasunez (banakakoak eta taldekoak) jabetu daitezen laguntzekoa.

Kontseiluak kontsulta- eta informazio-izaera edukiko ditu; horrenbestez, emakumeen parte-hartzea lehenetsiko da, eta udalbatzatik bereizita funtzionatuko du.

Bestalde, Kontseiluaren antolamendu- eta funtzionamendu-araudian honako helburu hauek ere jaso dira: emakumeen eskubideak defendatu eta zabaltzea, bereziki diskriminazio anitza jasaten dutenenak; udal-politika eta -zerbitzuek emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatzen dutela artatzea; neurriak proposatzea; eta proposamenak egitea.

Ondokoak Kontseiluko eskubide osoko kide izan ahalko dira: emakumeen eskubideak babestuta, berdintasuna sustatzen duten norbanakoak, elkarteak, erakundeak eta fundazioak. Alabaina, ez dute inolako ordainsaririk jasoko Kontseiluan jarduteagatik.

2017ko urriaren 26an aurreikusi da Berdintasunerako Udal Kontseilua aurkeztea; hain zuzen, Emakunderen Berdintasunerako gunearen XIV. edizioaren baitan. Gunearen jarduerak egiteko jarriko den unitate mugikorrean egingo da aurkezpena, udaletxeko plazan.

Kontseiluan parte hartu nahi duten norbanako, erakunde eta elkarteek eskaera egin beharko dute, urriaren 11ra bitartean, Herritarren Arretarako Zerbitzuan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos