http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Arrigorriagako kiroldegiko harpidedunentzako diru-laguntza

Udalak 1.812 euro bideratzen ditu eta 41 erabiltzailek jasoko dituzte laguntzak

ELCORREO.COM

Arrigorriagako udal-kiroldegiko 2017. urteko diru-laguntzak lortzeko maiatzaren 31ra arte aurkeztu diren eskabideak aztertu eta gero, 41 harpideduni eman zaie udalak eskaintzen duen diru-laguntza jasotzeko aukera.

Guztira, 1.812 euro bideratuko ditu udalak, eta ordaindutako kuotaren % 40 lagunduko da diruz. Diru-laguntzak gutxienez 30,80 eurokoak izango dira eta gehienez 50,40 eurokoak.

Harpidedunentzat irekitako diru-laguntzen ildo hau sortu da erabiltzaileei baliabideak eta bitartekoak helarazteko, bai eta familiei kirol-mota ezberdinak praktikatzeko kostuak murrizteko. Udalaren ustez, kirola praktikatzeak garrantzi handia dauka pertsonen bizipenetan; izan ere, bizi-kalitatea hobetzen du osasunean dituen onura guztiei esker.

Kirola praktikatzeko langak kentzea edo murriztea da udal- eta osasun-administrazio publikoen ardatzetako bat, eta azken urteetan gai hori jorratzen ari dira udalerriko herritarren bizitzetan egunero-egunero ikus daitezkeen plan, proiektu eta ekintzen bitartez.

Hauexek dira ekintza horietako batzuk: ibilbide osasungarriak, espazio biosasungarriak, Osakidetzak tokiko osasun-zentroaren bitartez kudeatzen duen EBO proiektua, kirol-elkarteen laguntza, kiroldegiko urteko zein unean uneko ikastaroak, ateak zabaltzeko eguna... Nola ez, bada, etxeko ekonomiei ere zuzenean laguntzen zaie, kirol-jarduera osasuntsua izatea errazagoa izan dadin.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos