http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Arrigorriagako gazteek Gipuzkoara egingo den irteera kulturalaz goza dezakete

Martxoaren 3an izango da eta prezioa 30 euroan ezarri da. Leku librerik egotekotan, Arrigorriagan erroldatuta ez dauden gazteek parte hartu ahal izango dute, 50 euroren truke

Arrigorriagako 18 eta 35 urte bitarteko gazteek irteera kultural bat egin ahal izango dute Gipuzkoara martxoaren 3an Udaleko Gazteria sailak antolatutako ekimenari esker. Prezioa 30 euroan ezarri da. Dena dela, leku librerik egotekotan, Arrigorriagan erroldatuta ez dauden gazteek parte hartu ahal izango dute, 50 euroren truke; eta oraindik ere lekurik badago, 35 urtetik gorako arrigorriagarrek parte hartu ahal izango dute ere bai, 35 euro ordainduta.

Arrigorriagako anbulatoriotik irtengo da autobusa, 09:00etan, eta 10:30etik 11:30era Zumaiako Flysha itsasontziz ikusteko bisita gidatua egingo da. Ondoren, 12:30etik 13:30era bitartean, gazteek bisita gidatua izango dute Chillida Leku Museoan. Ordu bete beranduago, 14:30ean, Autobusa Hernanira iritsiko da, eta sagardotegi batean bazkalduko dute. Aurreikusi da 21:00etatako itzuliko garela.

Irteeran parte hartzeko 33 leku daude, eta interesa dutenek Gaztegunean edo Abusuko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) eman dezakete izena, otsailaren 15era arte. Izen-ematea helduera-ordenaren arabera egingo da, eta epearen barruan jasotzen diren eskabideekin itxarote-zerrenda osatuko da. Prezioak honako hau barne hartuko du: Arrigorriagatik abiatuta joan-etorria autobusez, bi bisita gidatuak, bazkaria eta bidaia-asegurua.

Irteera honetarako baldintzen eta araudiaren dokumentua arretaz irakurtzea gomendatzen da; izan ere, parte hartuko duten gazteek behar den moduan sinatuta aurkeztu beharko dute, izena emateko fitxarekin batera. Anima zaitez!

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos