Borrar
Arriaga Antzokia. Arriaga
Arriaga Antzokiak euskaraz hitz egin nahi du

Arriaga Antzokiak euskaraz hitz egin nahi du

Gure hizkuntzan egindako obren inguruan hitzaldiak eskainiko dituzte jendea horiek ikustera animatuz

izaskun moyano

Martes, 28 de noviembre 2017, 00:08

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bilboko Udala antzerkiak euskaraz egitera eta hirian erakustearen alde dago, hizkuntzarekiko konpromisoa erakutsiz. Honetarako, Arriaga Antzokiarekin bat egin du ekimen berri bat aurrera eramateko. Kasu honetan, edozein obra hasi baino ordu erdi lehenago euskarazko obren inguruan hitzaldiak eskainiko dituzte, hiritarrak obra horiek ikustera animatuz.

Hitzaldi kulturalok Zenbat Gara elkarteko Xabier Monasterio linguista eta idazleak zuzenduko ditu. Hogei minututan euskarazko obra jakinaren edukia azalduko du, bere egitura, testuinguru soziala, nork zuzendu duen eta lanaren beraren eszenaratzea aipatuz. Oro har, obran bertan ikusi ahal izango denaren informazio txiki bat eskainiko du.

Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailaren xedea euskal kultura sustatzea eta euskal ikusleak fidelizatzea dira. Gainera, hitzaldi hauek ez dute obraren prezioan inolako eraginik izango. Hots, dohainik eskainiko dira. Gaur adibidez, goizeko 11,00tan Obabakoak antzezlana itzuliko da Arriagara, bere euskarazko bertsioan. Beraz, 10.30tan obraren inguruko hitzaldia eskainiko da Foyer aretoan.

Ekimen hau, joan den urrian jarri zuten martxan Obabakoak euskaraz eta Giltzadun Etxea antzerkiak estreinatu ziren egunetan, hain zuzen ere. Honekin batera, Bilboko Udalak, euskararekiko duen ardura eta lau haizetara zabaltzeko grina erakusten ditu, bilbotarrak kultura gure hizkuntzan kontsumitzera bultzatuz. Badirudi, ekintza fruituak ematen ari dela, Bernardo Atxagaren eleberrian oinarritutako lana euskaraz eta gaztelaniaz haragitu ondoren, berriz izango baita antzokian, gure hizkuntzako bertsioan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios