Antzokira joan nahi? Oraingo honetan klasiko batekin gozatzeko aukera dago. Lorcak idatzitako 'La casa de Bernarda Albarekin', hain zuzen ere. Hori bai, aldaketa handiak nabarituko dituzte obrako ikusleek. Izan ere, bertsio berria taularatuko dute laster Arriaga Antzokian. Bertan Igor Yebra dantzariak parte hartu du.
'La casa de Bernarda Alba' lanean elkarrekin gatazkan ageri dira askatasun nahia (Adela) eta autoritate printzipioa (Bernarda Alba). Baina Pepe el Romano konkistarekin erdiesten da askatasuna. Izan ere, iragan mendearen bigarren erdian emakume asko askatu ziren gurasoen uztarripetik senar eta haurdunaldiaren bitartez. Askatasun faltsua halere, autoritate berri bati kateatu zitzaizkiolako (senarra, eta kasu honetan, aitagaia). Horra lehen paradoxa.
Adelaren benetako askatasun-ekintza da bere buruaz beste egitea sasi-askatasun horri uko egiteko. Eta hortxe dugu bigarren paradoxa: Bernardak –autoritateak– ematen diola Adelaren arimari benetako askatasuna. Bi paradoxa horietan biltzen da García Lorcaren klasiko honen indar agorrezin eta iraultzailea.
Moldaketa librean taularatzen da oraingoan, Arriaga Antzokian. Bere buru Eusebio Poncela daukan aktore talde batekin eta Igor Yebraren parte-hartzearekin, besteak beste. Testuko gogoeta eta emozioekin solastatzeko proposamena eskainiko dute Bilbon.
Horretarako hilaren 21 eta 22ra arte itxaron behar da. Emanaldi bana egingo da egun horietan Arriaga Antzokian. Obrak bi orduko iraupena izango du eta sarrerak salgai daude dagoeneko. 8,50 eta 20 euro artean eros daitezke emakumeak ardatz dituen obrarako sarrerak.
Temas
Eusebio PoncelaLo + leído
Top 50
- 1
«¿Perdón?»: gran revuelo en 'Pasapalabra' por esta polémica palabra en euskera
- 2
Ane y Markel, los nombres favoritos de los vascos para sus hijos
- 3
El horror de Euskadi en nueve imágenes
- 4
Consulta las listas de admitidos en la OPE de Osakidetza
- 5
El frutero de Irala que encerró a los ladrones que habían asaltado su tienda