http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Arrate Egañak dinamizatuko du Bermeoko Irakurleen Txokoaren etapa berria

Arrate Egaña idazlea. / Félix Ibargutxi

Urriaren 19an hasita hileko hirugarren ostegunetan batuko da taldea arratsaldeko 18:30tik 20:00ra herriko liburutegian

IZASKUN MOYANO

Bermeoko Udaleko Euskara Sailak eta Udal Liburutegiak antolatzen duten 'Irakurleen Txokoa' ekimenak etapa berria hasiko du datorren urriaren 19an, eta Arrate Egaña idazle errenteriarra izango da dinamizatzailea.

Juan Karlos Agirre Bermeoko Udaleko Euskara zinegotziak, Maite Alvarez euskara teknikariak eta Arrate Egañak berak aurkeztu dute 'Irakurle Txokoaren' etapa berria Udal Liburutegian egindako prentsaurrekoan.

Agirrek gogoratu duenez, ekimen honen bitartez, hilean behin interesa duten pertsonak batu eta euskarazko liburu bati buruz hitz egiten dute. Horretarako, dinamizatzaile baten laguntza izaten du taldeak eta partaide bakoitzak liburu horri buruzko iritzia azaltzen du. «Oraingoan Arrate Egaña idazlea izango dugu dinamizatzaile lanetan», iragarri du.

Egañak berak adierazi du Irakurle Txokoa gidatzea «erronka garrantzitsua» dela berarentzat eta saioak «atseginak eta parte hartzaileak» izatea dela bere helburua. Urriaren 19ko lehen saioan ipuin labur bat irakurri eta komentatuko dutela iragarri du, eta ondoren ikasturtean zehar irakurri eta komentatuko dituzten liburuak erabiliko dituztela taldeko partaide guztien artean.

«Nik zerrenda bat prestatu dut euskaraz jatorriz sortutako zein itzulitako liburuekin, eta xedea da, liburu horien artean taldeko kideek dituzten gustu eta interesen arabera, ikasturte honetan irakurriko ditugun liburuak aukeratzea. Ilusioz beteta hasten dut Irakurle Txokoaren etapa berri hau eta espero dut parte hartzaile guztiok literaturarekin euskaraz gozatzea», azaldu du.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos