http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ardoarabari esker, Vitoria-Gasteiz ardoaren hiriburu izan da

Ardoarabari esker, Vitoria-Gasteiz ardoaren hiriburu izan da

SERGIO EGUÍA

Ardoarabak hamabigarren urteurrena beteko du aurten, irudi berriarekin eta adin eta gustu guztietarako jarduerekin, abenduko zubian Arabako eta Euskadiko erakargarri turismo nagusietako bat bihurtu baita. Urtero 95.000 pertsonatik gora hurbildu ohi dira erlaitz kantauriarreko eskaintza enogastronomiko onenaz gozatzera; edizio honetan, hiru karpa egongo dira irekita gaurtik larunbatera, eta tabernen ibilbidea igandera arte egin ahalko da. 28 txartel dituen txeketegiaren prezioa 13 euro da, iaz bezala.

Gasteiz On-ek antolatzen du feria, eta Gasteizko Udalak, Eusko Jaurlaritzak (Nekazaritza Sailaren eta Basquetourren bitartez) Arabako Foru Aldundiak, Vital fundazioak, Euskaltelek eta Kutxabankek babesten dute.

“Ardoaraba Gasteizen kultura enogastronomikoarekin urtero egiten den hitzordu handia da. Edizio bakoitzean eboluzionatuz doan ekitaldia da, gure upeltegi, ostalaritza, merkataritza eta sektore turistikoarentzat funtsezkoa den feriaz gozatzen duten pertsonen eskaerari erantzuteko. Hori dela eta, aurten ere zenbait berrikuntza sartu dugu, inplikatutako sektore guztiekiko eta gainerako erakundeekiko lankidetzan”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Karpak Probintzia, Aihotz eta Foru plazetan egon dira, eta goiz eta arratsaldez ireki dituzte (12:30etik 15:00etara zein 19:00etatik 22:30era); ostegunean, berriz, arratsaldez bakarrik. Orobat, hiru informazio-etxola jarri dira San Frantziskon, Urrezko Zeledonen plazan eta Bastiturri kalean, eta umeentzako gunea (ludoteka, jauziak eta trena) Andre Maria Zuriaren plazan.

Gainera, ‘txoko gastronomikoak’ leku berezia izan du; azken bi urteetako arrakasta ikusirik, berriro Foru plazako pilotalekuaren ondoan jarri egin da, eta kalitateko euskal produktuak ezagutarazteko funtzio didaktikoa indartu du. Goizean umeentzako jarduerak antolatu dira, sukaldean lehen urratsak ematen ikas dezaten era atsegin eta interaktiboan. Arratsaldean, hiriko sukaldariek jatekoa eta edatekoa uztartzen dituzten dastatzeak eskaini dituzte, produktuak alderatzeko dastatzeak egin dira, ardoak aurkeztuko eta pintxoak egingo, eta sukaldaritza erakustaldiak ere izango dira.

Hartara, Ardoarabak bultzada emango dio Gasteizi, Arabako Errioxari eta Arabako txakolinari esker mahastizaintza eta ardogintzari dagokienez pribilegiatua den lurralde baten hiriburu gisa. Izan ere, aurten 52 ekoizle bildu dira bertan: Arabako Errioxako ardoen eta Arabako txakolinen 17, Arabako sagardoaren lau, bi jatorri-deitura gonbidatu, bestelako ardoa eta likoreen sei saltoki, eta produktu autoktonoen 14.

Karpetan, 31 upeltegik dastatzeak eskaintzen dituzten beste 10 ekoizlerekin partekatu dute espazioa, eta Arabako Sagardogileen Elkarteak sagar zukua ekarriko du lehen aldiz, umeentzat eta alkoholik edaten ez dutenentzat.

Berritasun gisa, karpa bakoitzean bertan dauden upeltegiei buruzko informazioa eskaini egin da: ardoak, uztak eta gainerako informazio interesgarria. Ardogile eta ekoizleei erostera animatzen direnentzat, Gasteiz Onek etxera eramateko doako zerbitzua eskaini du hiri barruan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos