http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Araskik 110.000 euroko babesa jasoko du, berriro goi mailan lehiatzeko

Araskik 110.000 euroko babesa jasoko du, berriro goi mailan lehiatzeko

Araberrik, berriz, 25.000 euro jasoko ditu LEB Oro ligan parte hartzeagatik

SERGIO EGUÍA

Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, Araski Saskibaloia taldeari 110.000 euroko babesa ematea onetsi du gaur Tokiko Gobernu Batzarrak, saskibaloiko estatuko lehen mailan parte hartzeagatik.

“Araskik oso denboraldi ona egin zuen iaz, eta Gasteizen izena estatu osoan zabaldu zuen, Kopan zein Ligan finalerdietara iristea lortu baitzuen. Horrexegatik egiten dugu hain apustu handia, eta taldeak emakumeen oinarrizko kirola zein goi mailakoa sustatzen dituelako”, adierazi du Cantok.

Izan ere, Araskik diru-laguntza gisa jasotzen zuen 9.000 euroko kopurua 100.000 eurora igo zen lehen mailan lehiatu ahal izan zedin. Aurten 10.000 euro gehiago jasoko ditu.

Araberri, LEB ORO ligan

Bestetik, Tokiko Gobernu Batzarrak Araberri kirol klubarekiko lankidetza-hitzarmena onetsi du, 25.000 eurokoa, saskibaloi jarduerak sustatzeko.

Saskibaloia sustatzeko eta zenbait kirol jarduerak egiteko balioko du partidak. Gainera, aurrerago 50.000 euroko babesa jasoko du LEB ORO ligan lehiatzeko, beraz, orain jasoko dituen 25.000 euroei esker, handitu egingo da laguntza iaz orotara jasotakoaren aldean.

Pilotalekuak

Azkenik, 2018 eta 2018an auzoko pilotalekuetako eta Olaranbeko kirol zentroko kontrol eta garbiketa zerbitzua emateko kontratua Aitekomanagement SL enpresari esleitzea onartu du Tokiko Gobernu Batzarrak, 929.208,35 euroan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos