http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Araian Zuhaitz-motz berriak sortzeko jardunaldia ospatuko da bihar Asparrenean

SERGIO EGUÍA

Datorren larunbatean, abenduaren 16an, Zuhaitz-motzak sortzeko eta ezagutu arazteko jardunaldia ospatuko da Asparrenen. Goizeko 10:00etan hasiko da Parketxean eta gure arbasoen tradizioen erakusle den Zuhaitz-motzak egiteko teknika azaltzea eta zabaltzea izango da jardunaldi horren xedea.

Asparreneko mendietan ditugun zuhaitz-motzak, erabilera tradizionalei lotuak egoteaz gain, fundizioko goi labeetan erabiltzen zen ikatz begetala sortzeko ere erabiltzen ziren. Jarduera hau dela eta, egun, bertako flora eta fauna aberatsa duen haritz eta pagoen zuhaitz-motz ugari ditugu.

Zuhaitz-motz bakoitza gure arbasoen tradizioen erakusle da eta balio gehigarri bat du: zuhaitz bakoitza bizitza babesleku desberdina da, onddo, landare eta animali anitzak biltzen dituen oasi biologikoa.

Biodibertsitatearen harribitxi hauek, beraien zulo, enbor zabal eta tarteekin, anfibio, narrasti, hegazti eta ornogabe anitzen babesleku zoragarriak dira. Bizi-iraupenerako arazo handiak dituzten hainbat espeziek ere bertan topatzen dituzte euren bizi-iraupenerako beharrezkoak eta egokiak diren babeslekuak.

Aurretik Zuhaitz-motz hauen garapena errazteko zuhaitzetako hainbat gune zaindu eta garbitu dira, baina jarduera berri honetan, zuhaitz-motz berriak sortu nahi ditugu etorkizunean ere euren aberastasunaz gozatzeko aukera izan dezagun.

Ekintza hau Ajuria y Urigoitia fabrikaren Paisaiaren Akzio Planaren barruan kokatzen da, fabrika horretako paisaia kulturala kudeatzeko dugun gidaren barruan alegia. Zuhaitz-motzen errekuperaziorako aurrera eramatea aurreikusten diren ekintza multzoen barruan dago eta Eusko Jaurlaritzaren Biodibertsitaterako diru-laguntzen bidez subentzionatua.

Jardunaldia baso lanetan eta zuhaitz-motzen teknikan espezializatua dagoen “Doctor arbol” enpresak bideratuko du eta gerturatzen diren pertsonek, zuhaitz-motzen teknika eta ezaugarrien inguruko azalpenez gozatzeko aukera paregabea izango dute.

“Udaletxeak tekniken errekuperaziorako eta esperimentaziorako lehen fase hau bideratzeko konpromisoarekin jarraituko du, eta zuhaitz-motz berri hauek begetazio berriak kaltetu ez dezan neurriak ere hartuko ditu. Babesteaz gain, biodibertsitatearen harribitxia den teknika hau ere ezagutarazi nahi dugu eta hori dela eta, biztanleak irekia izango den jardunaldi honetan parte hartzera, gozatzera eta ikastera animatu nahi ditugu” adierazi du Asparreneko alkatea den Txelo Auzmendik

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos