http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Araba-Tenerife sinergiak, ekonomia eta turismo sustapenean

Araba-Tenerife sinergiak, ekonomia eta turismo sustapenean

I.AGOTE

Ramiro González Arabako diputatu nagusiak gaur goizean harrera egin dio Tenerifeko Kabildoko ordezkaritza bati, zeinak buru izan baitu Alberto Bernabé uharteko Turismo, Nazioartekotze eta Kanpo Harremanetako kontseilaria. Bilera horrek balio izan du sakontzeko batera egiten ari diren lanean eta sinergietan; hain zuzen ere, bi lurraldeak hainbat hilabetetatik hona lantzen ari diren arloetan, hala nola ekonomia sustapenenaren, turismoaren, lehenengo sektorearen eta ardoaren arloetan, besteak beste.

Duela hainbat hilabete hasi zen harremana, Ryanair-ek Forondan jarduera hasi zuenetik, eta zehatz-mehatz, Tenerife eta Arabako lurraldea lotzen dituen hegaldiarekin. Geroago, Fitur aprobetxatu zen, bi erakundeek bat egin zezaten eta ekintza sorta baten lehenengo pausoak eman zitzaten, zeinak jada gauzatzen hasi baitira, gaur sustapen turistikorako akordioa aurkeztu delako, zeinetan Gasteizko Udalak ere parte hartzen baitu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos