http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Araban izango da 2019an Enoturismoaren Nazioarteko Kongresua

Araban izango da 2019an Enoturismoaren Nazioarteko Kongresua

International Wine Tourism Conference, Exhibition & Workshop-en (IWINETC) XI. edizioa Arabako Errioxan eta Vitoria-Gasteizen izango da

I.AGOTE

Egiaztatu da Araba izango dela International Wine Tourism Conference, Exhibition & Workshop-en (IWINETC) XI. edizioaren egoitza; enoturismoaren hitzordu garrantzitsuenetako bat nazioarte-mailan. Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak hitzaldian Euskadik eta, zehazki, Arabak eta Arabako Errioxak horrelako ezaugarriak dituen kongresu baten egoitza izateko duten ahalmenak azaldu ditu.

Jardunaldian, sailburuarekin batera, Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkatea, Cristina González Arabako Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren diputatua, Maider Etxebarria Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria, Felipe García Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren zuzendaria eta Mariasun Saenz de Samaniego Arabar Errioxako Ardoaren Ibilbidearen presidentea egon dira.

Retortillok azaldu du Euskadi egokia dela Europara sartzeko ate gisa, Espainiaren eta Portugalen zirkulazio naturala dela Europako kontinentearen gainerako lekuetara. Ingurune horretan, Arabako Errioxak tradizio enologiko eta enoturistiko luzea du. «Arabako Errioxatik ibiltzea ardoaren ibilbidea egitea da. Bertan aurkituko dituzue Europan bisita daitezkeen upeltegi berezienetako batzuk. Familia-enpresa txikiak daude eta formatu txikiko artisau-upeltegiak, eta upeltegi handiak».

2019ko IWINETCen edizioa Arabako Errioxan izango dela jendaurrean azaldu ondoren, Retortillo sailburua pozik agertu da, «Arabari horrelako ezaugarriak dituzten kongresuen egoitza izateko duen gaitasuna aitortu» diotelako. Nazioarteko kongresu horretara 50 herrialde baino gehiagoko profesionalak joango dira, eta, horren bidez, Euskadi eta, zehazki, Arabako Errioxa helmuga enologiko nabarmenetakotzat ezagutuko da. Enogastronomia, dagoeneko, bada bisitatzen gaituztenen motibazio nagusietako bat, baina, 2019ko IWINETC-en bidez, haren prestigioa sustatu eta aitortuko da».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos