http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Arabako txakolinaren festa igande honetan ospatuko da Amurrion

Amurrion egindako festa 2014an./
Amurrion egindako festa 2014an.

Vitoria-Gasteiz Wine City Elkarteak egindako lana nabarmenduko dute

PAUL PICADO

Vitoria-Gasteiz Wine City elkarteak Arabako Errioxako eta Aiaraldeko ardoak sustatzen egindako lana nabarmenduko dute igande honetan, 11:30ean. Hain zuzen, 2017ko uztak «oso oneko» kalifikazioa izan du eta guztira 350.000 botila ekoiztea lortu du.

Elkartea duela bi urte sortu zen, Gasteiz ardoaren hiri bihurtzeko helburuarekin. Proiektua ostalaritza, sozietate, upeltegi eta elkarteen babesarekin eratu zen, Aiaraldeko txakolina eta Arabako Errioxako ardoa sustatzeko hain zuzen ere.

Horrela, Arabako Txakolina elkarteak Txakolin Egunaren hogeigarren edizioa egingo du igande honetan Amurrion. Dagoeneko finkatuta dagoen ekitaldi honen bidez Arabako lurraldeko produktuak sustatzeko aukera egongo da beste urte batez. Arabako Txakolina Jatorri Deitura duten zazpi upeltegik ekoiztutako txakolinik onenak ikusgai izango dira igandean Juan Urrutia parkean.

Txakolin Egunak aurten Vitoria-Gasteiz Wine City Elkarteari egingo dio omenaldia, Arabako Errioxako eta Aiaraldeko kalitatezko ardoak sustatzen egindako lanarengatik. Jose Antonio Merinok, Arabako Txakolina Jatorri Deiturako kudeatzaileak hauxe esan du: «Arrazoi horregatik, eta gurekin aurten lankidetzan ibili direnei eskerrak emateko, oso gaztea baina oso aktiboa ere den elkarte bati omenaldia egitea erabaki dugu. Sortu zenetik gure lurraldeko ardoak nabarmen bultzatu ditu, gure txakolina ahaztu gabe».

Ekitaldia igande honetan izango da, 11:30ean, Amurrioko Udalako Osoko Aretoan. Gero, jai-barrutia inauguratuko dute eta txupinazoaren bidez festari hasiera emango diote.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos