http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Arabako ogasunak bere BEZ arautegia egokitu du

Berehalako informazio hornidurak foru ogasunari ahalbidetuko dio denbora errealean jakitea Arabako enpresen fakturazio datu guztiak

I.AGOTE

Foru Gobernu Kontseiluak, BIH (berehalako informazio hornidura) berrira egokitzeko, balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) arautegian ezinbestez egin beharreko aldaketak onartu ditu. BIH berri hori 2018ko urtarrilaren 1ean jarriko da abian.

Sistema berri horrek foru ogasunari ahalbidetuko dio denbora errealean jakitea ekimen horretan parte hartzen duten enpresen fakturazio datuak. Guztira, Arabako 752 sozietatek hartuko dute parte ekimen horretan. Izan ere, egoitza elektronikoan izango dituzte enpresek euren BEZarenerregistro liburuak.

Hain zuzen ere, BIH berri horretako kide izango dira Arabako lurralde historikoan ikuskatuak izan eta honako betekizunen bat betetzen duten enpresa arabarrak: Hileko Itzulketa Erregistroan (HIE) izena emanik izatea, Taldeen Araubide Bereziaren (TAB) barru izatea edo enpresa handia izatea.

Ekimen horrek ogasunari aukera emango dio, zerga iruzurrari aurrea hartze aldera, kontrol handiagoa izateko eta datu gehiago eskuratzeko. Era berean, BIHk erraztu egingo ditu betebehar formalak eta bizkortuzuzemenak, izapideak samurtuz eta epeak laburtuz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos