http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Arabako Museoetan % 22 hazi zen bisitarien kopurua 2017an

Arabako Museoetan % 22 hazi zen bisitarien kopurua 2017an

Foru Aldundiak, aurrerantzean ere, erraztu egingo du museoen foru sarea bisitatzeko modua, eta, hala, aurrerantzean, museoek ordutegi zabalagoak izango dituzte, eta larunbat arratsaldeetan ere irekita egongo dira

I.AGOTE

Museoen foru sarean goraka doa etengabe bisitarien kopurua. Arabako museoek 113.889 bisitari jaso zituzten 2017an: kopuru hori inoizko handiena da, eta esan nahi du % 21,9 hazi zela iazkoaren aldean. “Doako izatea, eta, horrekin batera, gure museoen jarduera eskaintza zabala, eta haietan erakusgai dauden piezen kalitatea ari dira eragiten Gasteizera gure aretoak ikustera geroz eta bisitari gehiago etor daitezen ”, adierazi du Igone Martínez de Luna, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak; horrez gain, adierazi du “asko direla aldian-aldian museoak bisitatzeko ohitura hartu duten arabarrak”.

BIBAT Museoa, Arkeologia museoa eta Karta Jokoen Fournier Museoa dira, bigarren urtean ilaran, bisitari kopuruan gehikuntza handiena izan duten erakustokiak, 56.372 bisitari izan dituztelarik, 2016an baino % 20 gehiago, orduan ere hazkunde handia izan zutelarik (32.865, 2015ean). Dudarik gabe, museoa Erdi Aroko almendraren erdi-erdian egonik, ezinbesteko bisita lekua bihurtu da lurraldearen eta hiriburuaren historia sakonago ezagutzeko asmoz alde zaharrera iristen direnentzat.

Nolanahi ere, Arte Ederren Museoak ez du zertan BIBATen bekaitz izan bisitari kopuruengatik. Ignazio Diaz Olanoren inguruko erakusketak ikusmin handia piztu zuen, eta milaka pertsona erakarri ditu Arabako museo ospetsura urtearen bigarren zatian. Arte Ederren museoak urteosoan zehar lortu du zaletuen kopurua gehitzea, baina museoaren 22.166 bisitarietatik 8.757 azken hiru hilabeteetan izan dira, arabar margolariaren inguruko erakusketa abian zelarik.

Kopuruak nabarmenki ari diren arren gehitzen Arabako museoen arteko bi zutabe horietan, foru sare guztian igarri da bisitari gehiago etorri direla, eta batzuek gehixeago beste batzuek gutxixeago, guztiek izan dituzten bisitari gehiago. Natur Zientzien Museoan 642 gehiago izan dira bisitariak,eta 12.685 bisitari izan ditu guztira; Arma Museoak, inoiz ez bezalako arrakasta izan du, 8.915 bisitari izan baitzituen 2016an, eta 2017an guztira, 12.578. Horrez gain, La Hoya eta Iruña Veleiako aztarnategietan ere sendotu egin da eskaintzaren arrakasta, eta, guztira, 10.000 sarrera baino gehiago saldu dira.

Arte Sakratuaren Museoarentzat ere ikusgarria izan dira emaitzak: iaz Andre Mari Zuria jaso zuteneko joera positiboari eutsi dio aurten ere. Hala, bada, iazko 19.000 bisitarien aldean, Gasteizko katedral berrian dagoen museoa 26.782 bisitari izatera iritsi da aurten. Amarika aretoarentzat ereemaitzak finkatzeko urtea izan da; 4.732 pertsona izan dira haren erakusketetan bisitari, iaz baino bostehun gehiago ia; alta, ez da hain urte ona izan Varonatarren Dorretxearentzat, beste horrenbeste bisitari galdu baititu, 5.498 bisitari izan dituelarik guztira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos