http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Arabako % 3 handituko du mendekotasunari aurre egiteko prestazio ekonomikoa

Arabako % 3 handituko du mendekotasunari aurre egiteko prestazio ekonomikoa

5.300 onuradun ingururi egingo die mesede laguntza horiek handitu izanak

I.AGOTE

Foru Gobernu Kontseiluak onetsi du % 3 handitzea mendekotasunen bat izan eta onuradun diren pertsonek jasoko dituzten prestazio ekonomikoak. Hain zuzen ere, eguneratze hori hauei aplikatuko zaie: mendekoak familia barruan zaintzeko prestazio ekonomikoari (FBZPE), laguntza pertsonalaren prestazio ekonomikoari (LPPE) eta zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoari (ZLPE). Azken horrekin laguntzen da mendekoak egoitza pribatu batean egin beharreko egonaldia ordaintzen.

Prestazio ekonomikoaren gorakada hori Arabako Popularrak batzarkide taldearekin izenpetutako aurrekontu akordioaren zati da. Azken bi urteetan nabarmen egin du gora Arabako Foru Aldundiaren prestazio ekonomikoak jasotzen dituzten mendeko pertsonen kopuruak. 2017an bi urte lehenago baino 1.600 lagun gehiagok jaso zituzten dirulaguntza horiek (FBZPE, LPPE eta ZLPE); hau da, gutxi gorabehera % 30 gehiagok.

Arabako lurralde historikoko 5.300 mendeko inguru izan ahalko dira laguntzen gorakada horren onuradun. Laguntza horiekatzeraeragina izango dute, alegia, urtarrilaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak.

III gradua edo mendetasun handia duten pertsonek jasoko duten zenbatekoa hileko 468 euro izatetik 482 euro izatera igaroko da familia barruan zaintzen denean, 775 eurotik 789 eurora laguntza pertsonalaren prestazio ekonomikoa denean eta 1.000tik 1.030era ZLPEren kasuan.

II gradua edo mendetasun larria izanez gero, familia barruan zaintzeagatik jaso daitekeen gehienekoa 329 euro izango da hilean; laguntzaile pertsonala izanez gero, 489 euro; eta 829 euro hileko ZLPEren onuradun izanez gero.

Azkenik, I graduari edo mendetasun arinari dagokionez, familia barruan zaintzeagatik jaso daitekeen gehieneko zenbatekoa 185 euro izango da hileko, 335 euro laguntzaile pertsonala izanez gero eta 523 euro ZLPEa jasotzeko eskubidea izanez gero.

Zenbateko horien eguneratzearen ondorioz, Araban, 2018an, mendetasun prestazio horiek eragingo duten gastua 21,8 milioi ingurukoa izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos