http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Zurekin

Arabako Foru Aldundiak kulturan inbertitzen duena kulturarako %1 baino 14 aldiz gehiago da

Arabako Foru Aldundiak kulturan inbertitzen duena kulturarako %1 baino 14 aldiz gehiago da

SERGIO EGUÍA

Arabako Foru Aldundiak bete eta gainditu ere egiten du 7/1990 Legeak, euskal kultura ondarearenak, ezarritako eskakizuna –kulturarako %1 ere deitua–. Lege horrek behartu egiten ditu EAEko erakundeak herrilanen zenbatekoaren %1 inbertitzera arte sorkuntza zaindu eta sustatzeko eta kultura ondarea balioztatu eta zabaltzeko. Izan ere, Aldundiaren gastua lege horrek agindutakoa baino 14 aldiz gehiago da.

Hala baieztatu du gaur goizean José Luis Cimiano Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak, Arabako Batzar Nagusien kontroleko osoko bilkuran.

Zehazkiago, aipatu ditu historia eta arkitektura ondarerako, zaharberrikuntzetako, museoetako edo arte sorkuntza bultzatzeko inbertsioak jasotzen dituzten foru aurrekontuetako partidak aipatu ditu Cimianok, horiek guztira 10,3 euroko zenbatekoa izan baitute 2016, 2017 eta 2018ko aurrekontuetan. Halaber, gogorarazi du azpiegituretan egindako gastua 74,1 milioi izan dela ekitaldi horietan. Hau da, kulturako partiden hornidura herrilanetako inbertsioaren %14 da, 7/1990 Legeak, kultura ondarearenak, ezartzen duen eskakizuna askogatik ere gaindituz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos