http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Arabako Foru Aldundia eta Movelia elkarlanean jardungo dira Araba helmuga turistiko gisa sustatzeko

SERGIO EGUÍA

Arabako Foru Aldundia eta Movelia, internetez autobus txartelak saltzeko zentrala, elkarlanean jardungo dira Araba helburu turistiko gisa sustatzeko eta lurralde historikoaren erakargarriak online plataformaren erabiltzaileen artean zabaltzeko.

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saileko diputatuak eta Santiago Vallejo Moveliaren zuzendari nagusiak gaur sinatu dute elkarlanerako protokolo orokor bat Nazioarteko Turismo Ferian (FITUR), Madrilgo IFEMA barrutian izango baita gaur asteazkenetik hasi eta datorren igandera arte.

Movelia 2001ean sortu zen autobus txartelak erosteko lehenbiziko online zentral gisa, errepidezko bidaiari garraioko eragile nagusien babesarekin. 23 garraio eragile baino gehiagok, sektoreko 70 enpresa baino gehiago biltzen dituztela, Espainian jarduten diren nagusiak, Movelian sartuta daude, eta 55.000 ibilbide konbinazio eskaintzen dituzte plataforma horren bitartez.

Arabak konbinazio horietan parte hartzen du, eta sinatutako protokoloak oinarriak ezartzen ditu Foru Aldundia eta Movelia elkarlanean jardun daitezen lurralde historikoa helburu turistiko gisa sustatzeko. Bi entitateek definituko dituzte datozen hilabeteetan sustapen ekintza zehatzak, 2018. urtean zehar gauzatzekoak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos