http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Arabako Errioxako Ardoa Gipuzkoako 44 establezimendutan protagonista hilaren 17ra arte

Arabako Errioxako Ardoa Gipuzkoako 44 establezimendutan protagonista hilaren 17ra arte

SERGIO EGUÍA

Gipuzkoa Ostalaritza elkarteak eta Eusko Jaurlaritzaren mendeko Hazi Fundazioak Arabako Errioxako Ardoaren eta Idiazabalgo Gaztaren Astea antolatu dute. Ekimenaren bosgarren edizioa abenduaren 9an hasi zen eta hilaren 17an bukatuko da. Egun hauetan zehar, Gipuzkoako 44 establezimenduk Idiazabalgo gaztaren errazioak eta pintxoak eskainiko dituzte barra eta kartetan, ardo kopa edo botilarekin batera.

Asteasuko Iturriondo jatetxea, Azpeitiko Etxezuri, Kiruri eta Laja, Arrasateko Hamalau Vinoteca, Beasaingo Asador Kattalin, Debako Seven Clovers Irish Pub, Donostiako Apitxin, Aratz, Capricho, Drinka, Elizalde, Etxeberria, Gasteiz, Haizea, Hidalgo 56, Karrika, Kata 4, Kostalde, La Boule, La Raviolina, La Venta del Curro, Las Vegas, Oquendo, Tiburcio, Txokolo, Ubarrechena, Urgain, Zeruko eta Soho Organic Club, Eibarko Arkupe Gastro Pub, Cafeteria Birjiñape eta Kontent, Elgoibarko Hotel Txarriduna, Irungo Danako, Faisán, Sargia eta Hotel Urdanibia, Lezoko Kaialde eta Patxiku Enea, Tolosaklo Frontón eta Zizurkilgo Izarra taberna eta Plaza Etxeberri jatetxea dira parte hartuko duten eatblezimenduak.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, egitasmoan parte hartuko duten 44 establezimenduetako sukaladariek eta arduradunek Donostiako Zeruko jatetxeko Joxean Calvok eta Guillermo Castaños enologoak eskaini zuten ikastaro magistral batean parte hartu zuten pasa den astean. Klase horretan, sukaldariak Idiazabal gazta zeramaten sei pintxo prestatu zituen, enologoak aukeratutako hainbat ardoekin osagarri gisa.

Bertako produktuei babesa ematea eta produktuok sustatzea dira Arabako Errioxako Ardoaren eta Idiazabal Gaztaren Astearen helburuak, eta Kalitatea proiektuaren barne dago. Eusko Jaurlaritzako Hazi Fundazioaren eta Gipuzkoa Ostalaritza elkartearen proiektua da Kalitatea.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos