http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Arabako eliza erromanikoak ezagutzeko bisita gidatuak, Agurainen

Gazeoko San Martin de Tourseko elizako pinturak./Blanca Castillo
Gazeoko San Martin de Tourseko elizako pinturak. / Blanca Castillo

Interesdunek Erdi Aroko lau eliza ikusteko aukera izango dute

PAUL PICADO

Arabako Erdi Aroko eliza ikusgarrienetako batzuk ikusi ahal izango dituzte interesdunek Agurainen antolatu duten ibilbide interesgarriari esker. Guztira lau eliza bisitatuko dira, bi ordutegi bloketan: batetik, 11.00etatik 12.30era, eta bestetik, 13.00etik 14.30era. Gazeo eta Alaitzako elizak larunbat eta igandeetan egongo dira ikusgai; Añua eta Arburukoak, berriz, larunbatetan bakarrik.

Ibilbidea 11.00etan hasten da, Gazeoko San Martin de Tourseko elizako pinturak ikusteko. Ez dago Euskadi osoan horren parekorik, batik bat bere polikromien adierazkortasunarengatik. Honen barruan irudi klasikoak ikus ditzakegu: santuak, Jaungoikoa, zeru-infernuak, Bibliako pasarteen irudiak eta bestelakok. Margoak oso ondo kontserbatuta daude.

Eliza horren ondoren, Erdi Aroko lanik berezi eta harrigarrienetako bat ikusten da: Alaitzako Andre Mariaren Jasokundearen eliza. Barrualdean gerraren inguruko hainbat margo misteriotsu daude tenplu horretan, eta diotenez, marrazkiak dira, margoak baino. Antza, eliza oraindik margotu gabe zegoela egin zituen soldatu batek, eta haien esanahia oraindik ez dakigu.

Añua eta Arburuko elizak larunbatetan bakarrik ikusi ahalko dira. Interes handiko tenpluak dira eta aurreko elizei egindako bisita primeran osatuko dute. Bestalde, igandeetan, Agurainerako bisita gidatua egin ahalko da. Hor, San Martin ermita erromanikoa, eta Andre Maria eta San Joanen eliza ikusiko dira. Horrez gain, hiribildu polit honen harresiez eta kale armarridunez gozatzeko aukera ere izango da.

Bisita partikularretarako erreserbak egiteko Aguraingo Eskualdeko Turismo Bulegoaren telefono-zenbaki honetara dei daiteke: 945 302 931.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos