http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Arabako 35. Antzinako Musika Asteak zazpi kontzertu eskainiko ditu irailaren 2tik 9ra

SERGIO EGUÍA

Arabako Antzinako Musika Astearen 35. ekitaldia irailaren 2tik 9ra bitartean ospatuko da eta zazpi emanaldi eskainiko ditu. Aurtengo edizioan iazko berritasunak finkatuko dira, eta horrela, Santa Maria katedraleko eta Done Petri elizako eszenatokietako kontzertuez gain, lurraldeko toki desberdinetan antolaturiko hiru kontzertuak izango dira aurten ere.

"Estatuko eta nazioarteko erreferenteak egongo dira, bai eta bertako ordezkariak ere, atsegin eman diezaguten askotariko musikarekin, hain zuzen ere, ahozko errepertorioarekin eta Errenazimendu eta Barroko garaiko haize eta hari instrumentuekin", Arabako Foru Aldunditik azaldu dutenez.

Halaber, "kalitate goreneko proposamenak" Arabako udalerrietako kontzertuetara hurbiltzeko egin den ahalegina nabarmendu dute, "jada izena daukaten jendea ekarrita, lurraldeari berriz ere balioa eman nahian".

Laster, Arabako 35. Antzinako Muska Astearen programazioa guztiz ixten denean, egitarauaren eduki osoa, parte hartuko duten taldeak, ordutegiak, sarrerak eta bestelakoak iragarriko dira.

Fotos

Vídeos