http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Arabako Aldundiak ongietorria egin die uda lurraldean igaroko duten Saharako haurrei

SERGIO EGUÍA

Arabako Foru Aldundiak ongietorria egin die ostegun honetan Tindufeko errefuxiatu kanpamentuetatik heldutako eta uda lurraldeko hainbat herritan igaroko duten haur sahararrei, foru erakundeak jakinarazi duenez.

Harrera ekitaldia Gasteizko udaletxean izan da, eta Pilar Garcia de Salazar Arabako diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapen eta Lurralde Orekako foru diputatua, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea eta Fronte Polisarioaren ordezkariak egon dira, besteak beste.

Harrera ekitaldian, 44 haur izan dira, "Oporrak Bakean" izenekoprogramaren barruan hartuko dituzten familiekin batera. Proiektua Afaniselkartearekin lankidetzan egiten da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos