Borrar

Arabako Aldundiak foru egoitzetan boluntario lanak egiten dituzten adinekoen elkartasuna aintzatetsiko du

elcorreo.com

Sábado, 9 de junio 2018, 23:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen boluntariotza programan parte hartzen duten 70 adineko inguruk foru erakundearen aintzatespena jasoko dute Gasteizen, asteazkenean, adinekoen foru egoitzetan egiten duten lan solidarioagatik.

Foru erakundearen boluntariotza programak 65 eta 80 urte bitarteko 82 boluntario ditu gaur egun, haietako 64 emakumeak, eta batez Gurutze Gorria, Nagusilan edo Las Cuatro Torres moduko erakunde eta elkarteetatik datoz, Arabako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.

Boluntarioek beren denboraren zati bat ematen dute modu altruistan,foru sareko adinekoen egoitzetan bizi diren pertsonei laguntzeko. Urtean zehar, boluntarioek jarduera asko egiten dituzte, egoitzetan bizi diren pertsonen bakardadea arintzen laguntzeko.

Egoitzaren kanpoaldearekin ia loturarik ez duten pertsonei banaka laguntzen diete, hau da, beraiekin hitz egiten dute, paseoan ibiltzen dira eta mahai jokoak egiten dituzte, halako moldez non lotura pertsonal atsegingarria ahalbidetzen baita bientzat.

Talde eratuak dinamizatzen ere laguntzen dute, esaterako, egunkariairakurriz, mahai jokoak eginez, bingoan arituz, musika entzunez, ipuinak kontatuz edo txakurrekin jardunez. Gainera, jarduera ludikoetan eta jai edo kultura jardueretan laguntzen dute, hala nola txangoetako irteeretan, jaietan, urtebetetze eta urteurrenen ospakizunetan, hitzaldietan eta lehiaketetan.

Arabako Foru Aldundiak antolatutako boluntarioen topaketa datorrenasteazkenean izango da, ekainaren 13an, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean, 11.00etan. Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen Saileko diputatuak harrera egin eta gero, azken ikasturtean eginiko ekintzen ebaluazioa egingo da, eta ondoren Las Cuatro Torres antzerki taldearen emanaldia izango da. Jardunaldia senidetze bazkari batekin amaituko da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios