http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Arabak zerga neurri berriak onestea goraipatu du

Arabako herrietako bizilagunentzat etxebizitzak eta adingabeak eta mendekoak zaintzeak PFEZean izango dituzten murrizketak nabarmendu ditu, lurralde orekari begira

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundiko Gobernuak zerga neurri berriak onestea goraipatu du, zeinak Arabako Batzar Nagusien osoko bilkuran onetsi baitira gaur goizean. Bozketa bukatzean, José Luis Cimiano Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak nabarmendu du neurri berriek ahalbidetuko dutela «iruzurraren aurkako borroka indartzea, dirubilketa areagotzea eta gure politika publikoak hobetzea; gainera, ekonomia ehun lehiakorragoa lortuko dugu».

Arabako ganberako korridoreetan, Cimianok nabarmendu ditu gaur goizean onetsitako zerga sistema berriaren berritasun nagusi batzuk. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokionez (PFEZ), haren progresibitatearen alde egin du, eta azpimarratu du zerga murrizketak egongo direla etxebizitza eskuratzeagatik eta adingabeak eta mendeko pertsonak zaintzeagatik, eta haietaz baliatu ahalko dira 4.000 biztanle baino gutxiagoko Arabako herritarrak. «Doiketa horiek Araban baino ez ditugu aplikatu, lurralde orekari begira», azaldu du.

Sozietateen gaineko zergari dagokionez, foru diputatua pozik egon da honengatik: «tasa lehiakorragoa lortu dugu, eta era berean, zerga berriak ahalbidetuko du dirubilketa handiagoa lortzea Arabako ogasunarentzat». Horiek horrela, gogorarazi du tasa nominalaren murrizketa progresiboa; hari esker «Arabako enpresek berdintasun egoeran lehiatuko dira, inguruko lurraldeetan ezarritakoekin alderatuz». Neurri horrekin batera, murrizketei muga gehiago jarriko zaizkie, eta horri esker dirubilketa handiagoa izango da, zerga horren bidez.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos