http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Arabak udalekuen berariazko programa bat abian jarriko du adimen desgaitasuna duten gazteentzat

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundiak datorren abuztuan abian jarriko du aisialdiko berariazko programa bat, adimen desgaitasuna daukaten gazteentzat, hainbat egunetako egonaldia egingo dutelarik Espejoko foru aterpetxean.

Programa da astebeteko bi egonaldi abuztuan, 24 gazterentzat, zeinak gehienbat 16 eta 17 urte bitartekoak eta autismoaren alorreko gaitzek jotakoak baitira. Hori dela-eta espazio eta laguntza teknikoak eskari berezi horiei egokituta egongo dira. Halaber, gisa horretako programetan espezializatuta dauden begiraleek lagunduko diete parte hartzaileei. Egonaldietatik lehenengoa abuztuaren 1etik 7ra izango da, 10 gaztez osaturiko talde batentzat, eta bigarrena, abuztuaren 28tik irailaren 3ra, 14 gaztez osaturiko beste talde batentzat.

Igone Martínez de Luna Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak eta Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen sailekoak gaur aurkeztu dute beren sailek Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen eta Gazteriaren Foru Erakundearen bidez antolaturiko jarduera hori.

Igone Martínez de Lunak azaldu duenez, “laguntza premia bereziak dauzkaten” gazte horientzat “bereziki diseinaturiko” programa bat da. Modu horretan, aisialdi eta elkarbizitza egun batzuez gozatu ahalko dute, ingurune seguru batean eta jarduera inklusiboak eginez, eta horrek haien autonomia pertsonalari eta gizarte harremanei lagunduko die, gizarteratzeko modu gisa” azaldu du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos