Borrar
Urgente El servicio de metro en Basauri y Etxebarri se reanuda con frecuencias de 20 minutos
Arabak lehenbizikoz parte hartuko du Ondarearen Europako Jardunaldietan

Arabak lehenbizikoz parte hartuko du Ondarearen Europako Jardunaldietan

Arabako paisaiaren eraikuntza azalduko da, lurraldean egingo diren hitzaldi eta bisiten bitartez

i.agote

Domingo, 24 de septiembre 2017, 02:07

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Europako Kontseiluak eta Europar Batasunak sustatutako jarduera horrek xede izango du herritarrak sentsibilizatzea Arabako kultura ondarearen garrantziaz, aberastasunaz eta aniztasunaz. Gainera, aurten lehenengo aldiz, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak bat egin dute jardunaldi horietan aritzeko, eta gai komun bat aukeratu dute: Paisaia bizia. Gure kultura paisaien eraikuntza.

Aukeratutako gaia ezin egokiagoa da; izan ere, paisaiak, ondarea bezala, nekez mugatu daitezke administrazio barrutietara. “Ondasun multzo komun baten zati dira, eta hori onik zaintzea eta hurrengo belaunaldiei uztea gure betebeharra da, gainera”, azaldu du Igone Martínez de Luna Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatuak, aurkezpenean; “Horregatik, aurten, ondareari ikuspuntu berri batetik helduko zaio, lurralde ikuspegiarekin”. Aurtengo gaien bitartez, gogoeta egingo da lurraldearen interpretazio baten gainean, zeina alderdi natural, ekonomiko, sozial eta kulturalak tartean dituzten oso prozesu konplexuen emaitza baita.

“Gaur begi aurrean ditugun paisaiak ez dira soilik gure historiaren agertokiak, ez eta iraganeko gertakarien lekukotza material soila ere; etengabe eraldatzen ari diren subjektu aktibo eta dinamikoak ere badira, zeinetan esparru fisikoak kohesionatu egiten baititu kultura adierazpen materialak eta immaterialak. Azken batean, gure ondarearen unitate gorena dira, eta ondarea lurraldearen testuinguruan ulertzen laguntzen digute, baina baita ondareak denboran duen garapenaren ikuspegitik ere”, erantsi du Javier Fernández Bordegaraik, BIBAT Arkeologia Museoko eta Fournier Karta Museoko teknikari arduradunak.

Ondarearen Europako Jardunaldiak lehenengoz egingo dira Araban, eta jomuga dute paisaiaren izaera integrala nabarmentzea, izaera hori natura eta kultura ondarearen arteko interrelazioaren emaitzatzat hartuta eta jasangarritasuna gakotzat hartuta.

Aurreikusitakoaren arabera, jarduerak lurralde historikoa osatzen duten zortzi kuadrilletan egingo dira irailaren 23tik (larunbata) azaroaren 12ra (igandea) bitartean, astebururo. Egitaraua askotarikoa, plurala eta dinamikoa izango da, eta herritarrei beren ondarearekin konektatzen eta ondarearen aniztasuna eta kultura balioak esploratzen lagunduko die.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios