http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Arabak burutu ditu Obra eta Zerbitzuen Foru Planeko jardunak Arabako Mendialdean

Pilar García de Salazar diputatu nagusiordea gaur izan da Arraia-Maeztuko ikastolan gauzatu diren berrikuntzak ikusten

I.AGOTE

Obra eta Zerbitzuen 2016-2017 Foru Planaren ondorioak agerian dira dagoeneko han eta hemen Arabako Lurralde Historikoan, eta, gaur goizean, Pilar García de Salazar diputatuorde nagusi eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatuak bertatik bertara ikusi nahi izan ditu Arabako Mendialdea kuadrillako azpiegituretan gauzatu diren inbertsioetako batzuk. Guztira 4.100.000 euro baino gehiago iritsi lurralde historikoaren eskualde horretara tresna horri esker, zeinaren helburua baita toki erakundeei laguntzea beren herrien egokitze eta berritzeetan inbertsio handiak egiten.

Hala, kasu honetan, García de Salazarrek bertatik beratara ikusi ahal izan du Arraia-Maeztu ikastolaren barnealdearen berritzea, ia 200.000 euroko kostua izan duena, horietatik 74.000 euro foru kutxetatik emanak. Obren bidez, ikastetxearen barnealdea berritu da araudiari egokitzeko eta energia eraginkortasunaren ezaugarriak hobetzeko. Alde batetik, lehen solairura igotzeko eskailera egokitu da, guztiz berritu dira irakasleen komunak, eta ikastetxeko ate guztiak aldatu dira, Eusko Jaurlaritzaren irisgarritasun araudiari egokitzeko. Halaber, ikastetxeko argi guztiak aldatu dira energia eraginkortasunezko argiekin, eta egokitu egin da sare elektrikoa, bai eta galdara eta makineria gela ere. Azkenik, lapurreten kontrako sistema batez eta suteen kontrako sistema batez hornitu da ikastola, detektagailuen eta alarmak jasotzeko instalazio baten bidez.

“Obra mota honen bidez, Foru Planak gauzatu egiten du bere helburua, alegia, lurralde osoan ehunka laguni onura dakarkieten azpiegiturak berritu eta egokitzeko modua eskaintzea”, adierazi du diputatuak, “ezinbestekoa da elkarren ondoan lan egin dezagun kuadrilla, udalerri eta administrazio batzarrekin, hartara gure laguntzarik gabe pentsatu ere ezingo liratekeen jardunak gauzatu ahal izan daitezen”.

Gogorarazi behar da ez dela hau lehen aldia ikastetxe honek lortzen duena zenbait berritze gauzatzea Obra eta Zerbitzuen ForuPlanaren laguntzarekin. 2006an, 106.604,40 euro baliatu ziren eskolen patioko estalkia jartzeko, eta 2016ko Obra Txikien Programaren bidez ere 22.699,04euro ezarri ziren haurtzaindegia berritzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos