http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak suhiltzaileen zerbitzuen koordinazioa indartuko dute

Hiru foru aldundiek hitzarmen bat sinatuko dute, lurralde historikoekin mugakide diren eremuetan suhiltzaileak mobilizatzeko eta esku hartzeko, suteetan, salbamenduetan eta materia arriskutsuekin gertatzen diren istripuetan

I.AGOTE

Pilar García de Salazar andreak (Arabako Foru Aldundiaren diputatu nagusiordea eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatua), Ibone Bengoetxea andreak (Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua) eta Imanol Lasa jaunak (Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioako diputatua) hiru aldundien artean sinatutako hitzarmenaren berri eman dute gaur goizean, Iurretako suhiltzaile etxean. Hitzarmenaren helburua da prebentzio, sute itzaltze eta salbamendu zerbitzuen mobilizazioa eta esku-hartzea koordinatzea hiru lurraldeetako mugako eremuetan, larrialdietan zerbitzu hobea emateko.

Horrela, hitzarmen horren bitartez, erakundeen arteko lankidetza sustatu nahi da hiru egoera hauetarako: salbamendua, bai trafiko istripuetan bai bizia arriskuan duten pertsonei laguntzea eta biktimen erreskatea; materia arriskutsuen garraioko istripuak, ihesak, isurketak eta presio edo tenperatura arazoak; suteak hiri- eta landa-eremuetako erabilera desberdinetako eraikinetan, industrietan edo garraioetan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos