http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Arabak Behartsuen Haurridetxoei eskertu die baliabiderik ez duten adinekoekin egiten duten lan solidarioa

Arabak Behartsuen Haurridetxoei eskertu die baliabiderik ez duten adinekoekin egiten duten lan solidarioa

IERA AGOTE

Arabako diputatu nagusiak, Ramiro Gonzalezek, Behartsuen Haurridetxoei eskertu die 140 urtetan baliabiderik ez duten eta gizarte bazterketa larrian dauden adinekoei emandako arreta. Eskertu die egindako lana, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatu Marian Olabarrietarekin batera, kongregazioak Gasteizko Gazalbide auzoan duen egoitza bisitatu duenean. Laster, ekipamendu hori eta adinekoen arreta jabe berrien esku utziko dute.

Arabako diputatu nagusiak egin duen bisitan, bere interesa agertu du bertan dauden pertsonen eta langileen inguruan eta, bide batez, arabar guztion esker ona adierazi die Behartsuen Haurridetxoei, Arabako adineko behartsuenekin egindako lan solidarioagatik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos